Debako Udako Musikaldia 2020

Deba 2020(e)ko abuztuaren 6(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 27(e)ra
  • Debako Udako Musikaldia 2020

Abuztuaren 6an, 20an eta 27an, musika kontzertu bana eskainiko da Santa Maria elizan, 20:30ean. 37. Udako Musikaldia antolatu du Debako udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Loreto Aramendi (organoa), Pablo Mezzelani (kantua, musika tresna etnikoak) eta Pedro Miguel Aginaga (biolina) musikariek eskainiko dute lehen kontzertua. Abuztuaren 20an txistu eta piano kontzertua eskainiko dute Garikoitz Mendizabalek (txistua) eta German Ormazabalek (pianoa). Aurtengo azken kontzertua, berriz, Paula Iragorrik (Mezzosopranoa), Elena Sanchok (Sopranoa) eta German Ormazabalek (pianoa) eskainiko dute. Edukiera mugatua egongo da, eta, kontzertuetara sartzeko gonbidapena beharko da. Uztailaren 27tik aurrera jaso ahal izango dira hauek turismo bulegoan. Izen-abizenak eta telefono zenbaki bat eskatuko dira gonbidapenak banatzerakoan.
 

Lehen kontzertuan, abuztuaren 6koan, organoak, biolinak, munduko hainbat lekutako musika tresna etnikok eta kantuak bat egingo dute. Hori guztia, musika klasikoan eta baita herrikoian ere, ibilbide kontrastatua duten hiru musikariren eskutik. Loreto Aramendi (organoa), Pablo Mezzelani (kantua, musika tresna etnikoak) eta Pedro Miguel Aginaga (biolina). 

Errepertorioak hamahiru kantu labur ditu; obra alaiak dira, musika folklorikoa. Argentina, Txina, Bulgaria, Bolivia, Afganistan eta Errumania izango dira bidaia musikalaren geltokiak.

Abuztuaren 20an txistu eta piano kontzertua eskainiko dute Garikoitz Mendizabalek (txistua) eta German Ormazabalek (pianoa). Emanaldi hau txistuak eta pianoak izan duten bilakaeraren isla da. Bi musika tresnen arteko metamorfosia. Txistuaren historian badago une bat, tradizioa, dantza eta folklorea alde batera utzi gabe ganbara musikara hurbiltzen dena Ganbara musika egiteko orduan bidaide izan duen lehen instrumentua ziurrenik pianoa izan da. Horregatik, txistua eta pianorako idatzi diren hainbat obra eskainiko dituzte, bertako eta kanpoko musikarienak.

Abuztuaren 27an, Paula Iragorrik (Mezzosopranoa),  Elena Sanchok (Sopranoa) eta German Ormazabalek (pianoa) eskainiko duten kontzertua, musikaren historiako bitxi txikien aukeraketa bat da, Haendeletik hasi eta Bernsteineraino. Kapritxoak, bi ahotsak uztartuz interpretatu nahi dituzten obrak. Debako kontzerturako, gure herriari oso lotuta dagoen Sorozabalen obrak ere eskainiko dituzte.

Segurtasun protokoloa

Bizitzen ari garen osasun egoera dela eta, hainbat jarraibide bete beharko dira. Edukiera mugatua izango da. Gonbidapena Debako turismo bulegoan eskuratu daiteke hilaren 27tik aurrera. Gonbidapena jasotzerakoan izen abizen eta telefono zenbakia jasoko dira.

Sartzerakoan, kontzertuan zehar eta bertatik irtetean maskara erabiltzea derrigorrezkoa da. Eskuak garbitzea ere bai. Ezingo da elizatik atera kontzertua amaitu arte. Kontzertua hasi ondoren ere ezin izango da elizara sartu.

deba.eus/

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2020(e)ko abuztuaren 6(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 27(e)ra
  • LekuaSanta Maria eliza
    Deba

Non

Euskadi, auzolana