CON X THE BANJO

Lekunberri 2020(e)ko Abuztuak 6
  • CON X THE BANJO
  • CON X THE BANJO

Ekitaldi hau Kultur 2020 programa kulturkalaren barnean dago

Bost urte baino gehiago daramatzate Espainia osoan zehar beren kantak erakusten; horiek zenbait EPtan eta luzera handiko batean bildu dituzte. Denbora horretan, ehunka kontzertu eman dituzte, beren kantutegia zabaldu, beren teknika biribildu eta istorioz eta bizipenez bete dute beren inspirazioa. 2019an, kide berria hartu zuten, eta, gaztetasunaren kemenaz, bi egunez eta etenik gabe grabatutako EP batean islatu nahi izan zituzten beren sentsazioak. Oso-osorik zuzenean grabatu zuten Andoaingo Garate estudioetan, mozketarik egin gabe. ‘El Epicentro’ lanak honako hauen soinua biltzen du: rock and roll purua, sustraiak, bizitza dastatu duen gaztetasuna, beti hobeak diruditen garaiak eta, batez ere, beren soinu propioa, beren larruazalean eroso daudelako. 

Con X The Banjo etengabe hazten eta lanean ari da, eta, hala, Nafarroa ordezkatu ahal izan du Bilboko BIME jaialdi entzutetsuan.

 

Non: Lekunberri / Plaza

 

Kultur 2020 egitaraua (pdf)


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 6
  • Ordutegia20:00
  • LekuaPlaza
    Lekunberri
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana