La Famiglia Toronbole: "La Mamma"

Urkabustaiz 2020(e)ko Abuztuak 7
  • La Famiglia Toronbole: "La Mamma"

Familientzako kale-antzerkia.

Tonino Toronbole txotxongilolaririk handiena, Damiano Toronbole nazioarteko magoa eta zerutik "la Mamma" orain lehen aldiz hirurok batera kale ikuskizun berezian. El Ferrol hirian Buenos Aireseraino itsasontzia hartu baino lehen hona hemen Euskal Herrian "il piccolo teatro dil burattini e la magia di Torino di LA FAMIGLIA TORONBOLE".

"Di la Italia" etorri da LA FAMIGLIA TORONBOLE, nazioarteko girabiran. Orain bere paregabeko umorea gozatu ahal dugu. Hau da benetako antzerkia, magia eta txotxongiloz blai ikuskizun dibertigarria. Familia osoak barre eta ondo pasateko antzezlana.

Zapore mediterraneoko antzerki jatorra. Ikuskizun berri eta freskagarria familiartean barre egiteko eta ondo pasatzeko. Tonino eta Damiano Toronbole, artista italiarrak eta amaren aldetik anaiak, Europan zeharreko biran dabiltza “Mamma” zenak, berriki zenduak, hala nahi zuelako. Bira Torinon hasi zen eta Mar de La Platan, Buenos Airesen, bukatu beharko litzateke, han zabaldu behar baitituzte “Mamma”ren errautsak. Anaien arteko etengabeko eztabaidek barrea eragingo diote publikoari. Bi haur txiki bezala, Tonino eta Damiano alferrik saiatuko dira elkar konbentzitzen norberaren lanbidea (titiriteroa eta magoa, hurrenez hurren) bestearena baino hobea eta “garrantzitsuagoa” dela. LA FAMIGLIA TORONBOLE 2015ean sortu dute Antton Bastero titiriteroak, Toni La Sal izenez ezagunagoak, eta Dramagia konpainiako David Blanco magoak, Euskal Herrikoak eurak.

Iraupena: 60 minutu.

 

Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaLa Famiglia Toronbole
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 7
  • Ordutegia19:30
  • LekuaUrkabustaiz

  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana