"Bestaldean"

Durango 2020(e)ko Abuztuak 8
  • "Bestaldean"
  • "Bestaldean"

Uda Kulturaz Blai 2020: Durangoko kultur egitaraua eta babes eta segurtasun neurriak.

Abuztuko eta iraileko ekitaldietako tokiak erabaki barik daude. Egoera hobetuko balitz auzoetako plaza eta parkeetan izango dira. Durango Kulturaz Blai appean eta sare sozialetan iragarriko dute.

 

Oihal handia ikusi eta, badakigu beste aldean ikusiko duguna fikzioa dela; guk, berriz, espero dugu horrek laguntzea oihalaren alde honetako errealitatea ulertzen, ahazten edo eramaten. Baina, oihal horren atzean errealitatea jartzen badugu, eta errealitate hori fikzio gisa tratatzen badugu? Bat-batean, bien arteko mugak desagertzen dira eta garenaren ikusmolde edo aldaera berriak aurkitzen ditugu.

Gure pertsonaiak oihal eramangarria hartuta ateratzen dira kalera, bidean topatzen dituzten eguneroko eszenen alderdi magikoak eta aztoragarriak erakutsiz. Gure aurreko ikuskizunak (Flux) zabaldutako bideari jarraituz, BESTALDEAN izeneko honek tramankulu soila baina agortu ezina proposatzen digu, paseoan dabiltzanak harrapaturik geratzen dira, modu argian eta jostarian irudikatzen ditu, eta ustekabeko antzezle bihurtzen ditu, ikuskizunak aurrera egin ahala harilkatzen den istorio egiazko eta irudimenezko batean. Hiriko bizimodu poliedrikoan zehar egindako ibilbidea da, ikuspegi harrigarriak eskaintzen dituena, alproja baten berezko ironiaz eta umoreaz.

  • EGILEAK: Txubio Fernández de Jauregi, Miguel Garcés
  • ZUZENDARITZA: Miguel Muñoz
  • ANTZEZLEAK: Txubio Fernández de Jauregi, Miguel Angel Pérez Ávila
  • ESZENOGRAFIA: Carlos Pérez Donado
  • KOREOGRAFIA: Esther Villar
Durangoko Udala

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaZanguango Teatro
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 8
  • Ordutegia20:00
  • LekuaDurango

  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania
Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana