"Ez da kasualitatea"

Errenteria 2020(e)ko Abuztuak 8
  • "Ez da kasualitatea"

"Ez da kasualitatea" bertso saio musikatua da. Lau bertsolarirekin batera bi musikari aritu ohi dira (biolina eta gitarra).

"Ez da kasualitatea"ko lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gehienetan gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa. 

GONBIDAPENAK

  • Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik. Gonbidapenak uztailaren 30ean jarriko dira eskuragarri.
  • Non?
      • ONLINE: https://bibe.me
        (Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte)
      • Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)
        (agortu arte edo abuztuaren 6ko 12:00ak arte)
  • Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen hartu ditzazke.
  • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.
     
EKITALDIAN:
  • Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.
  • Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu.
  • Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
  • Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.
  • Aulkiak elkartzea: aulkiak 1,5 metrotako distantziarekin kokatuak egongo dira publikoarentzat. Hala ere, bizikidetza-unitate berekoak diren pertsonak elkarrekin eseri ahal izango dira. Kasu honetan ere, antolatzaileei adieraziko zaie eta haiek esan bezala mugituko dira aulkiak
  • Behin emanaldia amaitzerakoaneserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 8
  • Ordutegia12:30
  • LekuaPontikako Frontoia
    Errenteria
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana