"Turistreando"

Errenteria 2020(e)ko Abuztuak 9
  • "Turistreando"

San Fernando izeneko bidaia agentzia proposamen berri batekin dator turismoa beste modu batetara bizi ahal izateko eta, azken aldi honetan, honen ugariketak sortzen dituen arazo eta ondorio ekolojikoak hobetzeko asmoz. Bere produktu berriaren ideia nagusia bidaia birtualetan datza ("goza ezazu zure oporrez etxeko eserlekutik mugitu gabe").

Horretarako, bertan zure opor pertsonalizatuak programatuko dizkizu. Beraz, zuzenean esperientzi hau nolakoa den ikusi ahal izango dugu, zertan datzan, alegia.

Fitxa

  • Egileak: Santi Ugalde, Rubén Ontiveros
  • Zuzendaria: Isidoro Fernández
  • Aktoreak: Santi Ugalde, Mila Espiga
  • Eszenografia: CIG
  • Jantziak: Oihalak
  • Iraupena: 50 minutu

 

GONBIDAPENAK

  • Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik. Gonbidapenak uztailaren 30ean jarriko dira eskuragarri.

  • Non?

    • ONLINE: https://bibe.me

    • (Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte)

    • Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)
      (agortu arte edo abuzguaren 6ko 12:00ak arte)

  • Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen hartu ditzazke.

  • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.

     

EKITALDIAN:

  • Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.

  • Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu.

  • Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.

  • Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.

  • Aulkiak elkartzea: aulkiak 1,5 metrotako distantziarekin kokatuak egongo dira publikoarentzat. Hala ere, bizikidetza-unitate berekoak diren pertsonak elkarrekin eseri ahal izango dira. Kasu honetan ere, antolatzaileei adieraziko zaie eta haiek esan bezala mugituko dira aulkiak

  • Behin emanaldia amaitzerakoaneserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

 

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaTrapu Zaharra
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 9
  • Ordutegia12:30
  • LekuaMiguel Irastorza Futbito Zelaia
    Errenteria
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana