Ilustrazio laborategia: "Leku bat, istorio asko"

Huarte/Uharte 2020(e)ko Abuztuak 11
  • Ilustrazio laborategia: "Leku bat, istorio asko"

“Ilustrazio laborategia” hiru hilean behin egiten den autoedizioari buruzko tailerra da. Edizio bakoitzean, artista bat gonbidatzen da lantegi bat diseinatu dezan, edizioarekin lotutako teknika edo kontzeptu baten inguruan aritzeko. Larunbat goiz batean, parte-hartzaileek paperarekin esperimentuak egiteko, jolasteko, sortzeko, estanpatzeko, ebaki eta itsasteko, esgrafiatzeko, marrazteko, tolesteko eta abarretarako aukera dute. 

Zenbat gauza gertatzen dira leku berean? Eta ezer gertatzen ez bada, zer?

Eszenatoki bat. Pertsonaia asko, gutxi, bat ere ez. Denbora, gauzak inoiz berdinak ez izatea eragiten duen baldintzatzaile hori. Etengabe aldatzen ari gara, nahiz eta batzuetan ez iruditu.

Eta horrekin guztiarekin tailer honetan jolastuko gara. Horretarako, pinturaz eta collageaz baliatuko gara, eta etorkizunean liburu isil handi bat izan litekeenaren irudiak nola sortu ikusiko dugun ikusiko dugu. Edo liburu zaratatsua. Dena begiradaren araberakoa da. 

NORI ZUZENDUA:

Autoedizioan eta ilustrazioan interesa duen edozein adinetako pertsonei zuzendua (12 urte baino gutxiago duten pertsonak heldu batekin etorri beharko dute).

Gehienez 15 lagun. 

DATA ETA ORDUA

Abuztuak 11, asteartea 11:15etik, 14:15era. 

IZENA EMATEA

Izena emate kuota: 5 €

Lantegian parte-hartzeko izena eman behar da alboko formularioa beteta.

Parte-hartzaileen hautaketa izen-emate ordenaren arabera egingo da. Formularioa betetzean posta bat jasoko duzu diru sarrera egiteko kontu zenbakiaren berri jasotzeko. Formularioa bete ondoren ez baduzu e-posta jasotzen, zure spam karpetan begiratu.

 

MIREN ASIAIN LORA

Iruñea 1988. Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Buenos Airesko Museo Sozial Argentinarreko Unibertsitatean egin zuen bere azken urtea.

Hainbat erakusketatan hartu du parte: Italian, Espainian, Argentinan, Mexikon, Txinan, Japonian eta New Yorken.

Hainbat musika, antzerki eta jaialditarako kartelak nabarmendu dira. Amnistia Internationalerako ere irudia eginez.

2012an Album Ilustratuko Etxepare Saria irabazi zuen, berak idatzitako eta ilustratutako “Hara!” liburuarekin.

2013an Euskadi Literatura sarietan finalista izan zen.

2015ean “Iberoamerika Ilustra” ilustrazio katalogo Iberoamerikarra saria jaso zuen, SM Fundazioak, El Ilustradero eta Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokak (Mexiko) emana.

2017, 2018 eta 2019an Boloniako Haur eta Gazte Liburuen Azokan bere lanak erakusteko aukeratu zuten.

2018an Portugaleko Castelo Brancoko Ilustrarte Ilustrazio Nazioarteko Bienalerako ere aukeratu zuten.

Eta 2019an bere lana “Sociedad de Ilustradores de Nueva York” (SOI) elkartearen “Illustrator ‘s 61” erakusketan hautatu zuten.

 

Kartela Ilustrazio Laborategia Miren Asiain


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana