"9 eguzki" zikloa: Peru Galbete

Pamplona/Iruña 2020(e)ko Abuztuak 12
  • "9 eguzki" zikloa: Peru Galbete

Nafarroako Museoak uda honetan zabalduko ditu Begiratokiko ateak 9 EGUZKI ekintza artistikoen zikloa ospatzeko. Aurrez aurreko programa horretan egungo artearen bederatzi topaketa eginen dira, asteazkenero, uztailaren 15etik irailaren 9ra.

Saio bakoitzean arte-ekintza bat gauzatuko da, zuzeneko bizipen bat denbora errealean, artistek eta ikusleek partekatua eta emozioak eta ideiak isurtzea eraginen duena. Parte hartuko duten artistek saiakuntzak eginen dituzte beren diziplinen mugetan –marrazketa, gorputza, ahotsa, soinua, testua, irudia- eta ikusleek jasotzen dituzten pertzepzioen espektroa handitzen ahaleginduko dira.  

Programaren ordutegiak, prezioak eta edukiera

Arte-ekintza 20:00etatik 21:00etara gauzatuko da Nafarroako Museoko Begiratokian. Haren ateak, eta tabernarenak, 19:00etatik 21:00etara izanen dira zabalik ikusleentzat. Edukiera 60 lagunekoa izanen da Begiratokian, eta euria bada, 40 lagunekoa Hallean.

Museoko txarteldegian hartzen ahal izanen dira sarrerak, saio bakoitzaren aurreko egunean eta egun berean, 5 euroan, edari bat hartzeko aukera barne. Ezin izanen da erreserbarik egin telefonoz edo posta elektronikoz. Arte-saio guztietara joateko interesa dutenentzat ziklo osorako hogei abonamendu jarriko dira salgai uztailaren 14an, 45 euroko prezioan.  

Museoko Begiratokira Peru Galbetek ekarriko duen proposamenak konfinamenduko bizipenak ditu oinarri: paralizatzen gaituen beldurra, gure izatean sakonki sartu eta ahotsa mututzen duena, sorkuntzaren aldetik erronka bihurtu zena. Hala, ahotsa errekuperatzea, ozentasunez erabiltzea eta bizitzara itzultzea da helburua. Azken lanetan ikus-proiekzioak erabili baditu eta beste musikari batzuekin lankidetzan aritu bada ere, obra honetan bakarrik jardutea eta ahotsa biluztea erabaki du. Lehengai gisa erabiliko du ahotsa, soinu-geruzak sortuz, loop-makina baten teknologiarekin elkartuz eta emozioetan sakontzeko hedatuz.

 

navarra.es

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana