Bilbao Orkestra Sinfonikoa: "Musika Loturak"

Bilbao 2020(e)ko Abuztuak 13
  • Bilbao Orkestra Sinfonikoa: "Musika Loturak"

Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaok, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) batera antolatuko dute abuztuan eta irailean ‘Musika Loturak’, errepertorioan musika esperimentaleko piezak izango dituzten hainbat jarduera.

Emanaldi horiek abuztuaren 6an hasiko dira, eta, BOSez gain, BOSeko ensembleek ere parte hartuko dute -soka-taldea, perkusio-taldea, metalezko haize-boskotea, zurezko haize-boskotea- Azkuna Zentroaren ildoarekin elkarrizketan, soinuan eta musika esperimentalean.

Musika errepertorioan musika esperimentaleko piezak sartuko dira. Emanaldiak ostegunetan izango dira, eta egunero bi emanaldi egingo dira, bi ordu tarte desberdinetan: 18:30ean eta 20:00etan.

Kontzertuak zentroaren atarian egingo dira eta sarrera librea izango da, tokia bete arte. Zentroak osasun-protokolo zorrotzak jarri ditu abianCOVID-19ekiko segurtasun maximoa une oro bermatzeko.

  • Abuztuak 13, osteguna

Erik Nielsen, zuzendaria.

Edgard Varese / Rev. by Chou Wen-chung (1883 - 1965).
Octandre. 7 minutu.

  • Néstor Sutil, (flauta)
  • Nicolás Carpentier (oboe)
  • Luis Alberto Requejo (klarinetea)
  • Pedro Pardo (fagota)
  • Luis Fernando Núñez (tronpa)
  • Miguel Ángel Torres (tronpeta)
  • María Asua (kontrabaxua).

Antonin Dvorak (1841 - 1904).
Serenata en re menor Op. 44.
I. Moderato quasi marcia II. Minuetto III. Andante con moto IV. Finale: Allegro molto. 24 minutu.

  • Nicolás Carpentier – Eduardo Benetó (oboak)
  • Antonio Prats - Luis Alberto Requejo (klarineteak)
  • Pedro Pardo – Esther Gómez (fagotak)
  • Luis Fernando Núñez - David Montalt – Javier García (tronpak) Diego Val (biolontxeloa)
  • María Asua (kontrabaxua).


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana