Joan Garriga i el Mariatxi galàctic

Isaba/Izaba 2020(e)ko Abuztuak 13
  • Joan Garriga i el Mariatxi galàctic

Kultur 2020 programaren barnean.

Dusminguet-en sortzailea eta La Troba KungFú-ko arima da Joan Garriga, eta artista oso garrantzitsua, XX. mendean Katalunian musika herrikoiak izandako garapena ulertzeko. Rumbiaren sortzailea (rumbaren eta cumbiaren arteko hibridoa) da, Valléseko jatorri-izendapenarekin; nahasmenik gabeko fusioaren aitzindaria baino gehiago da: haren eskusoinu diatonikoan, tradizio mediterraneoaz gain, unibertso latino eta mugakoei buruzko eta Jamaika osoari buruzko jakinduria mugagabea sartzen da. Oriol Broggiren azken bi antzezlanen musika-banda konposatu eta interpretatu eta gero, Joan Garrigak bere azken banda aurkezten digu, Mariatxi galàctic, Nocturns de vetlla i revetlla (Kandela eta dantzaldiaren nokturnoak) EParekin. Honako hauek ditu bidelagun: Marià Roch (baxua), mila proiektutan berarekin ibilitako lagun fidela; Rambo (bateria), erritmo-galdararen su-emailea, eta Madjid Fahem gitarra-jotzailea (Manu Chao, La Ventura). Garrigatarrak bere egiten du Mexiko iparraldeko ohiko instrumentazioa, Gato Pérez handiaren ondare etiko eta estetikoa inork ez bezala kudatzeko.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 13
  • Ordutegia20:30
  • LekuaAnfiteatroa
    Isaba/Izaba

Non

Euskadi, auzolana