Zinema aire zabalean: "Agur Etxebeste!"

Errenteria 2020(e)ko Abuztuak 14
  • Zinema aire zabalean: "Agur Etxebeste!"

Patrizio Etxebeste (Ramon Agirre) alkatetza uztera behartuta ikusten da "osasun arazoengatik". Udaleko agintea ez galtzeko asmoz, Maria Luisa (Elena Irureta) bere emaztea herriko lehen emakumezko alkatea izendatzen du.

Maria Luisak oso serio helduko dio lan berriari eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen harremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz.

GONBIDAPENAK

  • Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik. Gonbidapenak abuztuaren  7an jarriko dira eskuragarri.

  • Non?

    • ONLINE: https://bibe.me

    • (Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte)

    • Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)
      (agortu arte edo abuzguaren 13ko 12:00ak arte)

    • Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen hartu ditzazke.

    • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.

       

EKITALDIAN:

  • Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.

  • Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu.

  • Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.

  • Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.

  • Aulkiak elkartzea: aulkiak 1,5 metrotako distantziarekin kokatuak egongo dira publikoarentzat. Hala ere, bizikidetza-unitate berekoak diren pertsonak elkarrekin eseri ahal izango dira. Kasu honetan ere, antolatzaileei adieraziko zaie eta haiek esan bezala mugituko dira aulkiak

  • Behin emanaldia amaitzerakoaneserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

 


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 14
  • Ordutegia22:00
  • LekuaFanderiako Tenis Pistak
    Errenteria
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana