Gauak Ziudadelan: MISS CAFFEINA

Pamplona/Iruña 2020(e)ko Abuztuak 15
  • Gauak Ziudadelan: MISS CAFFEINA

MISS CAFFEINA izango da protagonista abuztuaren 15ko kontzertuan, 21: 30ean, Noches en la Ciudadela zikloaren barruan. Udalaren kultur webgunearen bidez erosi ahal izanen dira sarrerak (10 €), www.pamplonaescultura.es/eu.

Koronabirusaren pandemia eta gero, egungo araudiak markatzen dituen segurtasun-eta higiene-bermeekin bat antolatu da programa. Horretarako, Ziudadelan instalatutako barrutian sarrerak eta irteerak erregulatuko dira. Ateak ikuskizuna hasi baino 45 minutu lehenago irekiko dira. Eseri arte maskara jarrita eraman beharko da, eta segurtasun-tartea gorde uneoro. Sarrerak eta irteerak bereizita egonen dira eta esparruan gel hidroalkoholikoa egonen da ikusleen eskura.

Uztail, abuztu eta irailean zehar ikus-entzule guztiendako hitzorduak egonen dira, hainbat musika- eta arte-ziklotan banatuta: ‘Gauak Ziudadelan’, ‘Txokorik txoko’, ‘Ostegunetan, jazza’, ‘Folklore hutsa’, ‘Iruña Reclassics’, Harresietako jaialdia, ‘Flamenco on Fire’ eta ‘Pim Pam Ville’. Hori guztia koronabirusaren pandemia eta gero, egungo araudiak markatzen dituen segurtasun-eta higiene-bermeekin bat antolatuta.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 15
  • Ordutegia21:30
  • Lekua Ziudadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Ziudadela

Non

Euskadi, auzolana