Trío Palatino eta dantzari-bikotea

Ultzama 2020(e)ko Abuztuak 15
  • Trío Palatino eta dantzari-bikotea

Kultur 2020 programaren barnean.

Trío Palatino Roberto Casadok (flauta), Carlos Secok (biola) eta Sergio Larriónek (gitarra) osatzen dute; ibilbide luzea dute hiru musikari horiek eta Astor Piazzollaren Tangoa interpretatzen dute oraingo honetan. Haiekin batera, bikote bat dantzan ariko da.

Astor Piazzolla bizitza guztian zehar egon zen Tangoari lotua. Hasieratik, Gardeli bere bandoneonarekin laguntzen zionean eta, gero, berak sortutako taldeetan. Tango tradizionala XX. mendeko lengoaia musikalekin (garaikidea, jazza...) fusionatzen jakin zuen. Eta horren erakusgarri da gaur aurkezten dugun programa tango-dantzarien bikote batek dantzatzen duela maisuki, ikusgarri eta bizi.

Piazzollak berak bere lanei buruz egindako bertsio ugariek aukera ematen digute gure moldaketak egiteko, ez baitago jatorrizkorik flauta, biola eta gitarrarako. Haren musikaren lagin txiki bat aurkeztuko dugu eta espero dugu maisu handi horren errepertorio handian murgiltzeko laguntza eta motibazioa izatea.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 15
  • Ordutegia12:00
  • LekuaLizaso. Orgiko oihana
    Ultzama
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana