Nuvolution

Corella 2020(e)ko Abuztuak 20
  • Nuvolution

Kultur 2020 programaren barnean.

Espainiar World Music-eko Nuvolution taldeak mestizaje harrigarriez eta soinu tribalez betetako ikuskizun bat aurkezten du, sortze-askatasuna aldarrikatuz eta honako hauen konplexurik gabeko fusioaren alde eginez: erritmo ekialdetarrak, indiarrak, zeltak, funk-ukituak eta apaingarri elektronikodun soula. Sei musikari aterako dira agertokira, eta taldeak eszenaratze dotorea aurkeztuko du, baita harrigarria ere, sormenaren bidez lortzen duen urratzearengatik; hala, nahasketa oso ez-ohikoak entzunen ditugu, hala nola indiar abesti bat irlandar folkera eboluzionatzen duena, erritmo zeltak soul-ahotsekin edo ekialdetar harmoniak funkarekin nahasita.

Taldea bere bigarren diskoaren (Out of Place, Lekuz kanpo) bira bete-betean dago, eta, hartan, omenaldia egiten diote musika zintzo eta egiazaleari, musika-industriak ezarritako kanonen mende ez dagoen musikari, hain zuzen. Nuvolution taldeak nazioarteko kritikaren aitorpena lortu du, zenbait sari eskuratu baititu, hala nola Indie Songwriting Contest saria "The Blood of the Ancestors" singlearekin, Hollywood Songwriting Contest saria eta Global Music Awards saria. Hollywood Music in Media Awards (HMMA) sariketarako, hiru izendapen lortu ditu elkarren segidan; Estatu Batuetako musikan dagoen sariketa garrantzitsuenetako bat da eta Grammy sarien bezpera ere deitzen zaio; American Songwriting Awards saria irabazi duen lehen talde espainarra da eta UK Songwriting Contest sariketaren finalera ere hiru aldiz ailegatu da.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 20
  • Ordutegia22:00
  • LekuaForuen plaza
    Corella
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana