Bilboko Txistulari Banda

Bilbao 2020(e)ko Abuztuak 21
  • Bilboko Txistulari Banda

Bilbon abuztuko ostiral guztietan izango dira musika emanaldik. Abuztuaren 7tik 28ra bitartean, Bilboko Udal Musika Bandak eta Bilboko Txistulari Bandak, Udalak prestatutako eta uda honetan hirian aisialdi eta kulturako 150 jarduera baino gehiago biltzen dituen #BilbaoUda2020 programaren barruan dauden, 8 kontzertueskainiko dituzte.

Programak egungo egoerak gehien kaltetu dituen lanbide-sektoreetan COVID-19aren ondorioak arintzea du helburu.

Bilboko Txistulari Bandak, bere musika auzoetara hurbiltzeko asmoz, hiriko hainbat gune girotuko ditu bere doinuekin. Emanaldi guztiak 12:00etan hasiko dira eta hauek izango dira kokalekuak: abuztuaren 7an Errekalde plazan, abuztuaren 14an Joan XXIII Aita Santuaren plazan (Begoñako basilikaren atzealdean), abuztuaren 21ean Arriaga Plazan eta abuztuaren 28an Ertzila kalean (oinezkoentzako gunean).

Zortzikoak (Artzai kantak; Bertsolari Otaño), Minueto-kontrapasak (Sarriegi minuetoa; Brokolo; Uruñuela kontrapasa), Rapsodiak (Pello Joxepe; Alai; Rapsodia II; Mendiko soinuak), Polkak (Adan eta Eva; Osio bideko Polka; Mari Zeli), Fandangoak (Arigoain baztan; Baietz Algaraz; Kaixo Imotz; Kaxkagorria dantza; Gona gorria; Eguarteko soinua; Tolosa), Tangoak edo Pasodobleak (Koldorena; La tapadera; Getxa goi; Apolo), Biribilketas (Aita San Antonio; Zaharra; Patrizia; Andazarrate) izango dira, besteak beste, Gorka Zabaletak, Idoia Kareagak, Sabin Bikandik eta Asier Garcíak, Garikoitz Mendizabalen zuzendaritzapean, bilbotarrentzat interpretatuko dituzten estiloak.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 21
  • Ordutegia12:30
  • LekuaArriaga Plaza
    Bilbao

Non

Euskadi, auzolana