Kutxa Kultur Gauak: DOS + Harry Baden

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Abuztuak 21
  • Kutxa Kultur Gauak: DOS + Harry Baden

  • Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak
  • Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Kutxa Kultur Gauak-entzako, DOS eta Harry Baden-ek indarrak batu dituzte show bikoitz, desberdin eta berritzailea egiteaz gain, haiek lotzen dituzten eragin musikalak elkarrekin aztertzeko ere, hala nola minimalismoa eta ambient-aren egitura inguratzaileak.

DOS

DOS taldea ez-ohiko formazio batez baliatzen da musika sorkuntza modu berriak arakatzeko asmoarekin. 2018 urtean bere lehenengo EPa publikatu zuen, sari ugari eta kritika bikainak lortuz. Lan honen promozio biran emanaldi arrakastatsuak eskaini ditu Gipuzkoako hainbat tokitan, eta baita Londres eta Bogotá hirietan ere. Aipatutako EParen hirugarren kanta (“In”), oinarri hartuta, taldeak bideoklip bat aurkeztuko du datorren udan. Bideo honen ekoizpenak Londres hiriko ICMP (Institute of Contemporary Music Performance) erakundearen Accelerator Fund laguntza jaso du.

Halaber, bigarren EPa ere prestatzen ari da, urte bukaeran argia ikusiko duena.

DOS taldea Sergio Rodríguez Vittak (bateria) eta Ibon Irijoak (saxo soprano eta tenorra) osatzen dute.

HARRY BADEN

Atmosfera inguratzaileak, sekuentzia errepikakorrak eta melodia epikoak; musika elektronikoa eta POPa; dena bat dator artista sailkaezin honen Lo-Fi irudimenarekin. Oraingo honetan, bere hurrengo lanaren zenbait lan aurkeztuko ditu, “1973” izenburupean.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 21
  • Ordutegia20:30
  • LekuaKutxa Kultur Terraza
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa3 €
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana