"Tonbola"

Hernani 2020(e)ko Abuztuak 21
  • "Tonbola"
  • "Tonbola"

Uda Hernanin 2020 programazioaren barruan.

 

Bizitza tonbola bat da, eta guk zurea hankaz gora jarriko dugu. Ez zaigu inporta nor zaren, zer zaren, ezta sikiera zer izan nahi duzun.
Utzi TONBOLA honi zuregatik erabakitzen.

TONBOLA ikuskizunak KALEKO KABARETA eraikiko du. Egoera absurdoetan oinarrituko du bere umorea eta munduan zehar mugek banatuta edota muga baten baitan bizi den jendearen errealitateari erreparatuko dio. Irabazlearen pozak dantzarekin eta zuzeneko kantu eta musikarekin hornituko ditu eta galtzaileen minak gorputzetik eraiki.

TONBOLA herrira iritsi da eta harekin batera datoz tonbolaria, haren emaztea eta haien zerbitzariak. -Iritsi dira “Ilusio sortzaileak!” 

-BIZITZA TONBOLA BAT DA- ideia abiapuntu hartuta hasi ginen TONBOLA eraikitzen. Nork esango zigun orduan, kontzeptu horren egiak gaur horren krudel eragingo zigunik? Europaz hitz egin nahi genuen. Europako muga eta territorioez. Hitz egin nahi genuen askatasunaz, giza mugimenduez, migrazioaz, enpatiaz, solidaritateaz… Nork esango zigun orduan, hitz horien egia kolokan gera zitekeenik? Europako muga guztiak gaindituko dituen kabaret poetikoa. Umorea eta salaketa. Absurdoa eta errealitate gordina. Koktel “esplosiboa”.

  • Zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga
  • Aktoreak: Eneko Gil, Miren Gojenola, Iñigo Aranburu / Jon Ander Alonso, Sandra Fdez. Agirre / Maryse Urruty

 

Atsegindegin izango diren ekitaldiak doakoak izango dira, baina sarrera aldez aurretik eskuratu beharko da. Biterin egongo dira eskuragai, goizez. Astelehenero hasiko dira banatzen aste horri dagozkion ekitaldien sarrerak. 

Segurtasun neurriei dagokienez, “Kulturaz gozatu elkar zaindu” ekainaren amaieran antolatu ziren ekitaldietan bezala arituko da Udala udan ere. Eserita, distantzia gordeta, sarbideak eta irteerak bereizita, sartzeko maskara jantzita eta eskuak garbituta.

hernani.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaHika Teatroa
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 21
  • Ordutegia20:00
  • LekuaAtsegindegi Plaza

    Hernani
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana