Euskadiko Orkestra: "Berliozen Sinfonia Fantastikoa"

Bilbao 2020(e)ko Abuztuak 22
  • Euskadiko Orkestra: "Berliozen Sinfonia Fantastikoa"

Obsesio baten sinfonia Robert Treviñoren zuzendaritzapean.

Berliozen Sinfonia Fantastikoak sinfonien artearen arau ugari hautsi zituen 1830ean estreinatu zenean. Nobela-itxurako fresko honetarako inspirazioa bere oinazealdi sentimental propiotik atera zuen. Bere desamodio-istorioa partituraren barrura isuri zuen; hark egituratu zuen partitura, baita duen originaltasuna eman ere.

Robert Treviñok, orkestraren zuzendari titularrak, egingo dio aurre erronka sinfoniko zoragarri honi.

Hector Berlioz:

Sinfonia Fantastikoa [49']


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana