Kutxa Kultur Ilunabarrak, Chillida Lekun: Lemy River

Hernani 2020(e)ko Abuztuak 22
  • Kutxa Kultur Ilunabarrak, Chillida Lekun: Lemy River

Kutxa Kultur Ilunabarrak Chillida Lekun ekimenaren baitan.

Lemy River “Peachy Joke” taldeko liderra eta konpositorea izandakoak Bartzelona utzi eta bere taldekideekin itzuli da Euskal Herrira harrituta utziko gaituen proiektu musikal berri batekin.

Lemy River ez da Motorhead taldeko Lemmy Kilmister-ren zale amorratu bat. Esan genezake soilik kasualitate gramatikal xume bat dela. Ezagutzen dutenek, agian… Son House-n bertsio moderno edo Gotye-ren bertsio retro batekin alderatuko luketela. Estilo oso desberdinak lantzen ditu. Pop, psikodelia eta elektronika kutsuak ere nahasteko gai da. Lemyk, ez du norabide argi bat, abesti bakoitza gorputz berri bat dela dio eta nahi bezala jazten du.

Atera berri dute laister argitaratuko duten Ep berriaren 4 abestiak. Ep-a 4 abestiz osatuta dago eta orain dela bi urte grabatu zuten Montreal Estudios de Hans Kruger-en Lea de Small Signs/Honolulu eta Peachy Joke-ko Bop-en kolaborazioarekin.

Taldea osatzen dute: Iban Martín “Lemy”, Mikel Benito (baxua), Joseba De Arriba (gitarra eta teklatuak) eta Roberto Granado
(bateria elektronikoa).


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 22
  • Ordutegia19:00 (kontzertua: 20:30)
  • Lekua Chillida Leku
    Jauregi Bailara, 66
    Hernani
  • ZenbatekoaKontzertua: 15€ Kontzertua + afaria: 45€
  • Sarrerak Erosi
  • Web Chillida Leku

Non

Euskadi, auzolana