Don Inorrez

Durango 2020(e)ko Abuztuak 23
  • Don Inorrez
    Argazkia: Ibai Arrieta

Uda Kulturaz Blai 2020: Durangoko kultur egitaraua eta babes eta segurtasun neurriak.   

Bide Ertzean taldeak atsedenaldi mugagabe bat hartu zuen 2016ko abenduan. Ordutik hona, Imanol Ubeda taldeko kantaria bakarkako ibilbidea prestatzen aritu da. Aurrerantzean, Don Inorrez ezizenarekin arituko da.

2018ko udaberrian Mugiro bila izeneko diskoa plazaratu zuen. Proiektu berriaren lehena. Paco Loco ekoizle ezagunarekin batera grabatu zuen El Puerto de Santa Marían (Cádiz). Bide Ertzeanen kutsua albo batera utzi gabe, Imanol Ubedak Gorka Urbizurekin batera osatutako Peiremans + talde paraleloaren power pop estiloa da nagusi. 2018ko abendura bitarte emanaldi ugari eskaini zituzten. Geroztik itzalean aritu dira lanean.

Hortik ondoko iragarpena. 2019ko udazkenean lan berri bat plazaratu dute: Dardara hura izeneko binilozko singlea. Lan hau ere Paco Loco ekoizlearekin batera ondu dute baina beste estilo bat nagusi da kantu berri hauetan. New americana-tik hurbilago daude. Pello Lizarralde idazlearen letrak daude kantu berrien oinarrian. Azala José Ignacio Agorreta margolariak egin du.

Aurreko biran bezalaxe, lau izango dira oholtzara igoko diren musikariak: Imanol Ubedarekin batera Karlos Arancegui baterijolea, Fernando Neira baxujolea eta Ruben Caballero gitarrajolea arituko dira zuzenean.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana