"Corta el Cable Rojo"

Bilbao 2020(e)ko Abuztuak 24
  • "Corta el Cable Rojo"

Corta el Cable Rojo, guztiz inprobisatuta dagoen show-a da. Gidoia une bakoitzean sortzen da, ikus-entzuleen iradokizunetan oinarrituta. Antzezleek hutsetik sortzen diren istorioak erakusten dituzte, bat-batean abestiak konposatzen dituzte, hitz-jokoak egiten dituzte, soinu-efektuak erabiltzen dituzte eta pertsonaia paregabeak sortzen dituzte. Helburua, ikus-entzuleak barre algaraka eztandaraztea da. Guztia zuzenean eta esklusiban, gau batean gertatzen dena ez delako inoiz errepikatuko. Une bakoitza funtsezkoa izango da. Akziozko film baten eszena gorenean bezala: protagonistak, dardarka, bonbaren kable bat moztu behar duenean, arnasa gelditu egiten da. Inork ez daki zer gertatuko den hurrengo segundoan. Horrelakoa da inprobisazioa. Erabakiak hartu behar dira. Moztu Kable Gorria.

Egileak eta antzezleak Carlos Ramos, Jose Andrés eta Salomón dira. Ikus-entzuleek ziurrenez Paramount Comedy katean egiten dituzten bakarrizketengatik ezagutuko dituzte. Eurak sortu zuten Corta el Cable Rojo 2011n, ikuskizunaren munduan gero eta indar gehiago duten bi joera bateratzeko: eszenatokiko komedia eta antzerkiko inprobisazioa. Hainbat inprobisazio talde eta Stand Up komiko asko daude. Ikuskizunean ikusiko ditugun egileen-antzezleen show-a bakar bilakatzen duena bi gauzak batera egiten dituztela da. Komikoak eta inprobisatzaileak dira.

  • Zuzendaritza: Carlos Ramos
  • Aktoreak/Gidoilariak: Carlos Ramos, José Andrés, Salomón
  • Produktorea: Sandra Reyes
  • Musika zuzenean: Angie Lofer
  • Musika-coverra: Laura Nadal
  • Eszenografia: Daniel González Ochoa, Alfonso Cogollo
  • Argiak, soinua, proiekzioak, efektuak, musika-aukeraketa: Lorenzo Ruiz
  • Ideia originala: Carlos Ramos

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana