Flor de Canela

Fitero 2020(e)ko Abuztuak 27
  • Flor de Canela

Kultur 2020 programaren barnean.

Flor de Canela 2017ko udan sortu zen Bartzelonan, Kataluniako Goi Mailako Eskolan (ESMUC), haren partaideek han egin baitzituzten Musika Modernoko eta Jazzeko goi-mailako ikasketak.

Beren errepertorioan hauteman dezakegun jazz-eraginaz gain, proiektuak Latinoamerikako folklorearen sonoritatean sakontzen du eta, besteak beste, popak, rumbak eta soulek ekartzen duten lengoaiatik elikatzen da. Abesti herrikoien moldaketak ere badituzte beren errepertorioan, baina baita partaide bakoitzaren konposizioak ere, ezaugarri duten estilo-mestizajearekin bat egiten dutenak. Estilo oso pertsonala eta haien aromaren eragina duen musika dira Flor de Canelaren esentzia, kalitatezko moldaketekin eta instrumentazio elektriko eta modernoarekin batera. Haren zuzenekoak denengana ailegatzen dira; horietan, beren potentzia guzia ustiatzen dute eta inprobisazioak dituzte ezaugarri.

Beren ibilaldi laburrean, programazio ospetsuetan hartu dute parte, hala nola Fetal Jaialdiaren XXI. edizioan, Madrilgo Distrituetako Jazz Jaialdian, Bartzelonako Música Als Parcs jaialdian, Huesca es Jazz jaialdian, Galileo Galilei Aretoan (Madril), Valladolideko Unibertsitatean, Gigante Jaialdian, Womad LPGC-en... 2019. urtearen bukaeran atera zuten beren lehen lan diskografiakoa, bost abesti propio dituen EP bat; Juanma Latorre Vetusta Morla taldeko gitarra-jotzaile eta konposatzaileak ekoitzi zuen; 2020an, berriz, zuzeneko lana aurkeztu zuten Los Conciertos de Radio 3 programan eta TVEko La 2 telebista-katean eman zituzten horri zegozkion irudiak.

KIDEAK: Núria Balaguer: ahotsa / Paula Vegas: pianoa eta koruak / Xerach Peñate: bateria eta koruak / Marta Bautista: kontrabaxua, baxu elektrikoa eta koruak. 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 27
  • Ordutegia21:00
  • LekuaMalvas plaza
    Fitero
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana