Irri–Barra gauak 2020: "Bikote bila, zenbat komeri!"

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Abuztuak 27
  • Irri–Barra gauak 2020: "Bikote bila, zenbat komeri!"

Irri Barra gauak jaialdiko saioekin udako hiru ostegun iluntzetan umorez beteko dute Falerina lorategia. Aurten 3 saioko egitaraua osatu dute (uztaila, abuztua eta iraila), eta bertara aktore euskaldun eta bakarlari ezagunak gerturatuko dira.

Alazne Etxeberria izango da irribarreak eta algarak ateratzeko arduraduna. Bakarrizketa umoretsu baten bidez saiatuko da hori lortzen. Sinopsia: Emakume euskaldun bat bikote bila…..Senargaia, maitalea, laguna, edo txateatzen duen norbait!!. Izan ere, aitortu behar da: ligatzea zaila da, eta Euskadin, are gehiago! Mota guztietako teknologiak eta estrategiak erabiliko ditu mutil-lagunaren bila joateko. Baina oraindik-orain ez du formula sekreturik aurkitu bikote egonkorra aurkitzeko. Ahalmenak galtzen ari da. Momentu bat… ez ditu inoiz izan-eta!

Oharrak:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira, uztailaren 2tik aurrera:

*Gonbidapenak agortu arte, edo emanaldi egunera arte.

oihaneder.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana