Kantu eta Hitza: Thierry Biscary

Pamplona/Iruña 2020(e)ko Abuztuak 27
  • Kantu eta Hitza: Thierry Biscary

Ezpeletaren Jauregiko patioa ostegunetan 13, 20 eta 27, eta abuztuko azken larunbatean, hartuko du euskarazko musika-taldeen kontzertuak, Kantu eta Hitza programaren barruan. 20:00etan. Ziklo honetan Estitxu Pinatxo, Tempora, Thierry Biscary eta Ibil Bedi taldeak ariko dira. Estitxu Pinatxok kontzertua irekiko du agertokia zuen lehen diskoarekin. Haize gorri batek izenburupean, berak konposatutako gaiez osatua dago diskoa, euskaraz idatzi eta musika beltzaren ukitu argiez apaindua. Aparteko musikariez inguraturik, bere ahots indartsuaren kalitatea eta bikaintasuna erakutsiko ditu. Sarrera librea izanen da, iritsitako hurrenkeraren arabera, lekuak bete arte.

Barrutiko ateak 45 minutu lehenago irekiko dira. Kantu eta Hitza programa, duela urte askotik hona, Erraldoien Txokoan egiten da, udaberrian. Aurten, alarma-egoera dela-eta bertan behera geratu ziren aurreikusitako kultur programazio guztiak, eta horregatik, bada, udan eginen da, beste patio batean, Ezpeletaren Jauregikoan, eguraldi ona lagun atari zabalean egin ahal izateko, gauden egoerak eskatzen dituen segurtasun-berme guztiak betez.

  • Abuztuak 27, osteguna. 20:00

MUDA. THIERRY BISCARY
Thierry Biscary (1976, Anhauze, Nafarroa Beherea) bere bigarren diskoa aurkeztera dator, bere izenean, lehenbiziko aldiz. Diskoak mudaz dihardu, zentzurik zabalenean: norberaren eboluzio eta erreboluzioak, norberak sufritu edo erabakitako aldaketak. Bere bizitza erakusten digu, bere burua lantzen emandako urteak, garapen pertsonala, zeinean azal zaharrak erantzi baititu, apurka-apurka, sugeek nola. Horretarako, bizitako edo amestutako istorioak kontatzen ditu lagun dituen poeta eta bertsolarien laguntzaz: Uxue Alberdi, Leire Bilbao, Jon Benito, Itxaro Borda, Xabier Euzkitze eta Jon Maia.

  • Thierry Biscary: ahotsa eta perkusioa
  • Amaiur Carajaville: ahotsa eta kontrabaxua
  • Jérémie Garat: ahotsa, gitarrak, mandolina eta biolontxeloa
  • Joël Merah: ahotsa, mandolina, bandurria eta gitarrak

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 27
  • Ordutegia20:00
  • LekuaEzpeleta Jauregia

    Pamplona/Iruña
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana