Bilboko Udal Musika Banda (bertan behera)

Bilbao 2020(e)ko Abuztuak 28
  • Bilboko Udal Musika Banda (bertan behera)

Bizi dugun osasun-egoera larriaren inguruan Bilboko Udalak ezarritako jarraibideei jaramon eginez, eta Aste Nagusian ekitaldiak antolatzen dituzten agente guztiei Udalak berak egin dien eskaerari erantzunez, alegia aurten ez dezatela halakorik egin, Bilbao Musikak jakinarazten du bertan behera geratzen direla abuztuaren 28rako (ostirala) aurreikusita zeuden bi musika-hitzorduak: 19:00etan Areatzako kioskoan izango zen Udal Musika Bandaren kontzertua eta 12:00etan Ertzilla kaleko oinezkoentzako gunean izango zen Udala Txistulari Bandarena.

Erabaki honen helburua da pertsonen pilaketak ez sustatzea, ahal den neurrian birusa zabal ez dadin. Erantzukizunetik hartutako neurria da, bilbotarrenganako errespetuagatik eta elkartasunagatik.

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 28
  • Ordutegia19:00
  • LekuaAreatzako Kioskoa
    Bilbao
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana