"Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua: Uxue Alberdi + Maddalen Arzallus + Nerea Ibarzabal

Ondarroa 2020(e)ko Abuztuak 29
  • "Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua: Uxue Alberdi + Maddalen Arzallus + Nerea Ibarzabal

Saioa eskaintzen duten bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak dira, hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago asmo bat.

Helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean asmo osoz antolatzen da. “Ez da kasualitatea” umorea, jolasa, gogoeta,emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa. 

  • Gai- jartzailea: Maite Berriozabal
  • Bertsolariak: Uxue Alberdi + Maddalen Arzallus + Nerea Ibarzabal
  • Musikariak: Gari Otamendi eta Araitz Bizkai.

Gai-jartzailea: Maite Berriozabal

Antolatzailea: Ondarroako Udala. Kultur bitartekaria: Lanku

Bertsozale

Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 29
  • Ordutegia19:00
  • LekuaFrontoia
    Ondarroa
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana