"El hermano de Sancho"

Durango 2020(e)ko Abuztuak 29
  • "El hermano de Sancho"

Uda Kulturaz Blai 2020: Durangoko kultur egitaraua eta babes eta segurtasun neurriak.  

Antzerti-fantasia honek divertimento didaktiko bat proposatzen du. Komedia erabat aske honetan, XVI. mendeko bi dramaturgo handiren egoerak eta pertsonaiak nahasten dira. Frantzisko Pantza antzoki batean agertuko da bere anaia Santxo Pantzaren bila. Maisu Pedro txotxongilolaria, Kardenio “Arlote figura txarrekoa”, Parapillako Ginesillo, Dultzinea, Santxo Pantza bera… Denak dira On Kixote Mantxakoa libururik ospetsueneko pertsonaiak, Frantziskorekin topo egingo dutenak atsekabez jositako bilaketan zehar. Abentura are gorabeheratsuagoa izateko, beste mamu batzuek Frantzisko ikaratuko dute ekintzaz, fantasiaz, umorez, saldukeriaz eta dikzio arrotzez betetako liburuki batetik: Hamlet, Falsta, Lear erregea, bufoiak, garezurrak, ezpatak, maitagarriak, Titania erregina, maiteminduta dagoen asto bat… Frantzisko zeharo nahasita utziko dute, itsasoz bestaldeko azentu arrotza eta guzti. Izan ere, Shakespeareren lan guztien liburuko pertsonaiak dira. Abian da antzerti-jostailua. Shakespeare eta Cervantes. Magia eta umorea. Txotxongiloak, itzalak, clown, commedia dell'arte eta entremesa. Sekulako osagaiak ikuskizun bizkor eta argi honetarako, zeinean antzertiko izugarrikeriak ere erakusten baitira, jostatuz. Han, dena erreal bihur daiteke, irudimenak aukera ematen duen neurrian behintzat. Liburuetan bezala.

ANTZEZLEAK
DAVID PINILLA, NEREA ARIZNABARRETA, NA GOMES, ANDER BASALDUA, TXEMA PÉREZ, ALFONSO DÍEZ, LANDER IGLESIAS.

TALDE ARTISTIKOA
Dramaturgia: Alberto Iglesias / Euskarazko bertsioa: Bego Montorio / Argiztapena: KOLDO BELLOSO / Soinua: IGNACIO LÓPEZ / Musika: José URREJOLA / Mugimendua: PABLO IBARLUZEA / Jantziak, karakterizazioa: IKERNE GIMÉNEZ / Ekoizpeneko koordinazioa: ESTHER VELASCO / Banaketa, komunikazioa: ROSA IGLESIAS / Ideia, espazio eszenikoa, zuzendaritza: LANDER IGLESIAS /

Eszenografia prestatzea: CARLOS PÉREZ DONADO / Pinturen attrezzoa prestatzea: JESÚS URANGA /

Zurgintza: ALFREDO MARINO / Jantziak prestatzea: TYTTI THUSBERG / Maskarak eta burukoak prestatzea: ANAISABELTZ / Jantzi-laguntzailea: IGONE TESO / Jantziak girotzea: María Calderón

Laurentzi Produccionesen ekoizpena da “El hermano de Sancho”
Informazio gehiago: http://laurentziproducciones.com.
Iraupena: 70’


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaLaurentzi Producciones
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 29
  • Ordutegia19:00
  • LekuaDurango

  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana