Harriak 2020

Markina-Xemein 2020(e)ko Abuztuak 29
  • Harriak 2020

2020ko udako kultura egitaraua Markina Xemeinen (PDF - 185 KB)

Hainbat proposamen artistiko egingo dira herriko leku desberdinetan. Gure egunetan birpentsatzea premiazkoa dirudien hainbat olerki esploratzeko saiakerak.

Harriak 2020 arte garaikideko programa bat da, besteak beste, arte garaikidearen dibulgaziorako espazio berriak sortzeko helburua duena.

Komisarioa: Camila Téllez.
Argazkia: Aimar Arriola.

Markina-Xemeingo uda honetako kultura egitarauarekin lotutako zenbait ohar:

  • Nahiz eta kalean eta doan izan ikuskizun gehienak, aforoak kontrolatu behar dira; beraz, sarrerak aurretiaz hartu beharko dira ikuskizun guztietarako (aforoa kontrolatu ahal izateko). Sarrerak, udaletxeko harrerako makinan (astelehenetik zapatura 08:15-20:00) eta Uhagoneko kafetegian hartu ahalko dira (zinemarako sarrerak, soilik Uhagonen erosi ahalko dira). Ez balira sarrera guztiak salduko, egunean bertan erosteko aukera ere egongo da.
  • Maskara eraman beharko da.
  • Publikoak eserita egon beharko du, horretarako markatutako eremuan dauden aulkietan.
  • Euria egingo balu, ekintza guztiak plazabarripean izango lirateke.
  • Azken orduko aldaketak egon litezke. Webgunearen eta sare sozialen bidez emango da horien berri.
Uhagon Kulturgunea

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 29
  • LekuaMarkina-Xemein

Non

Euskadi, auzolana