Maruja Limón

Mendigorría 2020(e)ko Abuztuak 29
  • Maruja Limón

Kultur 2020 programaren barnean.

Maruja Limónek Ante mí disko berria (Kasba Music, 2019) aurkezten du. Proposamenak taldeak ezaugarri duen esentziari eusten dio: musika bizia, flamenkoaren, poparen eta erritmo latinoen artean mugitzen dena, baina soinu berriekin eta gai konplexuekin ere ausartzen dira. Mondo Sonorok disko hoberenen artean hautatu du eta MIN 2020 sarietarako izendatu dute. Ante mí lanean, Bartzelonako boskoteak gure gizartean gutxien ikusten diren egoerak jartzen ditu agerian, eta narrazio musikal bat sortzen du gure egunerokotasunean izaten ditugun isilaldiei bizia emanez. Más de ti (Kasba Music, 2018) beren lehenbiziko diskoaren jarraipena da; hark aitorpena jaso zuen, urteko disko hoberenen artean aukeratu baitzuten Mondo Sonorok, eta Muzikaliak; Premis ARC 2018 Sariketaren 'Artista Berria'ren saria ere irabazi zuen. Maruja Limónek izen handiko jaialdietan izan du arrakasta, hala nola: Sziget Jaialdia (Hungaria), Eurosonic (Herbehereak), Maré de Agosto (Portugal), Festival Cruïlla, Pirineos Sur, MMVV.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 29
  • Ordutegia20:30
  • LekuaPlaza
    Mendigorría
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana