"Reziklantes"

Bastida 2020(e)ko Abuztuak 29
  • "Reziklantes"

Bastidako Kale Antzerkia 2020ren barruan.

Turukutupa konpainiako bi musikarik batera jotzen duten kontzertu horretan, sormenezko soinu birziklapena lantzen da; saioan, musika molde batzuk jorratzen dira, kasurako, perkusio afrikarra eta latinoa, hip-hopa eta musika garaikidea. Musikariek erabiltzen dituzten tresna guztiak birziklatutakoak dira, hondakinak berrerabilita. Azken batean, egunero botatzen diren materialak erabiliz, musika tresnak egiteko tailerra da, material horien akustikari buruzko edukiz osatuta eta parte hartzaileekin batera egindako kontzertu batez hornituta.

Ekimen horren helburuetako bat ikus-entzuleen sormen plastiko eta musikala bultzatzea da, eta horretarako, irudimenezko birziklapena baliatzen da. Horrez gainera, helburu hauek bete nahi dira ekimenaren bitartez: musika tresnen bidezko esperimentazioaren bidez, erritmo eta entzumen hezkuntza osatzea; birziklapena eta berrerabilera sustatzea ingurumen eta kontsumo hezkuntzari lotuta; sortutako musika tresna norberaren adierazpide gisa hartzea, gure sentimendu eta emozioak tresna horren bitartez proiektatzen ditugulako, soziabilitatea, komunikazioa eta sormena areagotzen ditugula; musika tresnaren erabilera era psikomotorrean garatzea.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaTurutukupa
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 29
  • Ordutegia20:30
  • LekuaBastida

  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana