"Jatorria", Andoni Bastarrikaren erakusketa

Busturia 2020(e)ko abuztuaren 30(e)tik 2020(e)ko azaroaren 1(e)ra
  • "Jatorria", Andoni Bastarrikaren erakusketa

Ekoetxea Urdaibaik Jatorria /Origen aldi baterako erakusketa berria inauguratu du. Andoni Bastarrikak hainbat materialekin egindako hogei bat lan dira. Bilduma honek artistaren lanaren funtsa erakusten du, naturaren edertasuna erakustea helburu duena. Egiten duen lehen erakusketa da, eta honako hau dio: “aukera handia da, bide berriak aztertzeko eta ate berriak zabaltzeko”

Jatorria / Origen erakusketaren izenburuak nondik gatozen adierazten du, “uste baitut jatorria ezinbestekoa dela planetarekin eta naturarekin harmonian egoteko etorkizun bat sortzeko”. Naturan jasotako hainbat materialen gainean egindako hogei bat lan eta egindako beste lan batzuen argazki-bilduma biltzen ditu erakusketak. Gainera, erakusketak irauten duen bitartean eta 15 egunean behin, artistak hareazko 2 eskultura hiperrealista egingo ditu, otso gris batetik eta iguana batetik hasita.

Egilea

Andoni Bastarrika (1970) artista autodidakta euskalduna da, Azpeitikoa, eta duela hamar urte hasi zen hareazko eskulturak sortzen. Artistaren beraren hitzetan, “hareak arte-sorkuntzan sartu ninduen, baina orain beste material batzuk ere lantzen ditut, beti naturako elementu eta biztanleekin elkarreraginean; Land Art-a gustatzen zait”. Lanen funtsa beti bera da, “nire lanen bidez ingurune naturalak duen garrantzia eta bere kontserbazioaren garrantzia transmititzea interesatzen zait”. Bere kabuz hitz egiten duten obren bidez bideratzen du mezu hau. “Jendea bizitzea gustatzen zait, gozatzea eta ni sentitzen dudan magiak erakartzea”. Erakusketa honen bidez, “Jatorria /Origen” izenburuaren indarra aldarrikatzen du Bastarrikak; izan ere, pertsona eta artista gisa, “mundu kontziente eta jasangarriagoa sortzeko gizakiok dugun aukera bakarra iruditzen zait”.

Jatorria / Origen 2020ko azaroaren 1 era arte egongo da , eta aretora sartzea doakoa izango da.

Busturian kokatutako Ekoetxea Urdaibai, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren ingurumen zentroen sarearen parte da, eta Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak kudeatzen du.

Informazio gehiagorako:

ekoetxea.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana