"Manifestu bat"

Azpeitia 2020(e)ko Abuztuak 30
  • "Manifestu bat"

“Mila esker nire hiletarako gonbidapena onartzeagatik. Festa eder bat prestatu nahi nuen nire azkenerako, baina azkenean…”

Azkenerako eta azkenean. Beti bazterreko pertsonai bat baino izan ez denak, azkenean, arreta bereganatuko du antzezlan honetan. Bere barne-ahotsek, behingoagatik, begirada guzien erdigunera bultzatuko dute. Bueltan, bere begirada itzuliko digu. Nolako begirada, halako errealitatea. Begirada ironikoa heriotzari bizitzaren gorabeherak erakutsiz. Zerbait erakutsiko digu azkenerako?

Zuzendaritzatik Pertsonai bat, istorio bat, hiru ahots.Kontraesanak abiapuntu nagusitzat hartuta, hitza eta ekintza batera sortzen joan dira. Umorea eta kritika izango dira lan honen euskarri nagusiak. Bi elementurekin osatutako eszenografiarekin, aktorearen jokoak arreta bereganatuko du. Publikoak gonbidatuen papera hartuz, harreman estua eta intimoa sortuko da.

  • Zuzendaritza eta aktorea: Miren Tirapu Goikoetxea
  • Idazlea: Gaizka Sarasola Iarzabal
  • Argi diseinua:  Andoni Mendizabal Andonaegi
  • Argazkiak: Itziar Matxain Urra
  • Kartela: Araiz Mesanza Iturritxa

 

uztarria.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaBeheko Larraine
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 30
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Soreasu Antzokia
    Soreasu Auzunea
    Azpeitia
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Soreasu Antzokia

Non

Euskadi, auzolana