"SCRIPTBARIK", Amparo Badiolaren , Gema Intxaustiren eta Susana Talayeroren proiektua

Bilbao 2020(e)ko irailaren 1(e)tik 2020(e)ko azaroaren 1(e)ra
  • "SCRIPTBARIK", Amparo Badiolaren , Gema Intxaustiren eta Susana Talayeroren proiektua

Amparo Badiolak, Gema Intxaustik eta Susana Talayerok hiru artisten arteko lankidetza-proiektua aurkeztuko dute, Lantegia, Ideien Laborategian: SCRIPTBARIK. Proiektua bi hilabetez egingo da BAT espazioan izango den egonaldi-laborategian.

Lan hau esperimentu bat da, aurrez pentsatutako ideiarik eta helburu zehatzik gabea, eta erritmo organikoan artikulatuz joango da, proiektuan parte hartzen duten hiru artista egilekideen lan-praktika osatzen duten diziplinen arabera: dantza (Amparo Badiola), eskultura (Gema Intxausti) eta pintura (Susana Talayero).

Proiektua artista bakoitzak besteen lanean duen esku-hartzean oinarritzen da, eta, horretarako, zenbait ariketa zehatz proposatzen dira, egiteko prozesuan bertan proiektua osatuko dutenak.

Artisten arabera, «SCRIPTBARIK» esperimentuaren gakoa da ideia, objektua eta besteren ekintza askatasunez eskuratzea, eta gure lan-praktikak berrantolatzea, helburu komun batean, gobernurik gabeko ekoizpenean biltzeko. Kaos berrantolatua, gorputzari eta haren deribei dagokienez».

Amparo Badiola (Bilbo, 1958) Medikuntzan lizentziaduna da UPV/EHUn. Dantza-ikasketa ez-arautuak egin zituen Bilbon eta Londresen 1988tik 2003ra arte, eta Londresen bizi da. Mugimenduari buruzko ikerketarekin eta lan didaktikoarekin bateratzen du sorkuntza-lana. Azken sorkuntza eszenikoa Palabras Invisibles da, eta London Elixir Festival-en eta Vitoria-Gasteizko Baratza aretoan aurkeztu zuen, 2014an.

Gema Intxausti (Gernika-Lumo, 1966) eskulturaren, marrazkiaren eta film-narrazioaren arloan egiten du lan. UPV/EHUn Arte Ederretako ikasketak egin ondoren, Londresera joan zen bizitzera eta han Zinema ikasi zuen. Gure Artea saria eman zioten 2018an, ibilbide artistikoa aintzatesteko. Orain dela gutxi, lanak erakutsi ditu Bilboko La Taller-en (2019) eta Carreras Múgica-n (2016), eta, berriki, Entre la multitud, observando el arresto aurkeztu du Gasteizko Artium-en (2020).

Susana Talayero (Bilbo, 1961). Pinturaren eta marrazkiaren inguruan egiten duen lana bideora zabaltzen du noizean behin. UPV/EHUn Arte Ederretan lizentziatu ondoren, Erromara joan zen, eta han bizi izan zen 1986tik 1996ra. Orain dela gutxi, Carreras Múgican (2019) eta Bilboko Arte Ederren Museoan (2016) erakutsi ditu lanak. Amparo Badiolarekin lankidetzan, L’occasione proiektua koordinatzen du, Bilbon topaketa publikoak egiteko ekimena. Duela gutxi, Arte Bisualen Vila de Santanyí VII. Saria jaso du, Mallorcan (2019).

ERAKUSKETA EZARRITAKO SEGURTASUN-PROTOKOLOETARA EGOKITU DUGU. ESTEKA HONETAN KONTSULTATU.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko irailaren 1(e)tik 2020(e)ko azaroaren 1(e)ra
  • Lekua AZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web AZ Azkuna Zentroa

Non

Euskadi, auzolana