Zurrumurruen aurkako Kontakizun Laburren Lehiaketa 2020

Bilbao 2020(e)ko irailaren 1(e)tik 2020(e)ko irailaren 30(e)ra
  • Zurrumurruen aurkako Kontakizun Laburren Lehiaketa 2020

  • Lanak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era arte egongo da zabalik udalaren web-orrian: www.bilbao.eus.
  • Migratzaileen irudikapen berriak sortzea eta topikoak haustea da lehiaketaren helburua, eta euskarazko edo gaztelaniazko ipuinak aurkez daitezke, aniztasuna, arrazakeriaren aurkako borroka, bizikidetza, identitatea edo errespetua bezalako balioak jorratzen dituztenak.
  • Zurrumurruen aurkako proiektua 2013an sortu zen Bilbon, atzerritarren aurkako diskriminazioa prebenitzeko eta aurreiritzi negatiboen aurka borrokatzeko. Ekimen hau Herritarren eta Aniztasunaren II Udal Planean jasotako konpromisoaren barruan dago.

Bilboko Udalak "Zurrumurruen aurka, sartu aterpera" kontakizun laburren IV. lehiaketa abiarazi du. 2017an sortu zen, migratzaileen irudikapenaren inguruan narratiba berriak sortzeko, eta hitzaren botere eraldatzailearen bidez topikoak hausteko.

Bizikidetza, kulturartekotasuna, aniztasuna edo arrazakeriaren aurkako borroka dira lehiaketara aurkeztutako kontakizunetan landu beharreko gaietako batzuk, eta identitateari, errespetuari edo elkarrizketari buruzkoak ere izan daitezke.

Lehiaketak bi hizkuntza-modalitate ditu: euskara eta gaztelania. Baldintza bakarra dago parte hartzeko: 18 urte beteta izatea. Kontakizunek gehienez lau orriko luzera izango dute; eta Arial 12 edo antzeko letran, espazio bikoitzaz eta orriaren alde bakarrean idatzita. Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute, eta lehenago saririk jaso gabeak.

Kontakizunak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era bitartean egongo da zabalik, udalaren web orriaren bidez: http://www.bilbao.eus/concurso_antirumor.

Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailak izendatutako epaimahaiak hautatuko ditu irabazleak, 2020 amaitu baino lehen. Aukeratutako ipuinek – lehen eta bigarren sariak izango dira hizkuntza bakoitzean – 350 eta 150 euroko saria jasoko dute, hurrenez hurren. Gainera, obra finalista guztiak jaso eta bilduko ditu liburu batek, lehiaketaren aurreko edizioetan bezala.

IDAZKETA, ARRAZAKERIAREN AURKAKO "SORMENEZKO ARMA" GISA

Bilboko Udala 2013tik ari da zurrumurruen aurkako proiektua garatzen, diskriminazioari aurrea hartzeko, bizikidetza hobetzeko eta atzerritarren inguruko estereotipo negatiboei aurre egiteko. Ekimen hau Herritarren eta Aniztasunaren II Udal Planean jasotako konpromisoaren barruan dago.

2017tik, udalaren estrategiak sorkuntzazko idazketaren eta literaturaren inguruan esku-hartzeko ildoa dauka, hain zuzen ere, irudi eta diskurtso berriak eraikitzeko tresna moduan sormena sustatzeko asmoz. Txani Rodriguez kazetari eta idazlearen sormenezko idazketa tailerrak – fikziozko istorioak eraikitzeko teknika eta tresna narratiboak ematen ditu, besteak beste –, IKUSPEGI Immigrazioaren Euskal Behatokiaren saio bat barne hartzen dutenak, edo kontakizunen lehiaketaren deialdia, ordutik urtero egiten diren jarduerak dira.

Gainera, Bilboko zurrumurruen aurkako sareak, estrategiari atxikitako ostalaritza-establezimenduekin lankidetzan, Pintxo Pote literarioa antolatuko du – oraingo honetan online egingo da –, non aurreko edizioetako irabazleek eta finalistek beren lanak irakurriko dituzten, proiektua auzoetara eta uriko bizilagunengana hurbiltzeko.

ESTRATEGIA OSASUN-EGOERARA EGOKITZEA

COVID-19k eragindako osasun-larrialdiko egoeraren ondorioz, programatutako jarduerak on-line formatuetara egokitu behar izan dira, eta ekimen berriak diseinatu. Horrela, aurten online prestakuntza-ekintzak, bilera eta tailer birtualak eta sentsibilizazio-ekimenak egin dira sarean eskuragarri dauden aplikazioen bidez, parte-hartze handiarekin.

Bilboko Zurrumurruen aurkako estrategia osasun-egoerara egokitzeak Cities kulturarteko programaren buru den Europako Kontseiluaren aintzatespena ekarri du, "jardunbide egokitzat" jo baitu.

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2020(e)ko irailaren 1(e)tik 2020(e)ko irailaren 30(e)ra
  • LekuaBilbao

Non

Euskadi, auzolana