Los Stompers & Nuala Irish Dancers

Tudela 2020(e)ko Irailak 3
  • Los Stompers & Nuala Irish Dancers

Kultur 2020 programaren barnean.

Irlandar musika eta dantzen gau-emanaldia.

Los Stompers-ek 25 urte daramatzate irlandar musika jotzen Europa osoan zehar, The Dubliners talde ospetsuaren pausoei jarraituz, horiek izan baitira irlandar folk-musikaren adierazgarririk handiena.

Tribute to The Dubliners ikuskizun berriarekin, omenaldia egin nahi diete beren heroiei, Dublinera egindako bidai musikal dibertigarri baten bidez; izan ere, hiri hura Irlandako hiriburua izateaz gain, puben eta pinten hiriburua ere bada!

Kontzertuan zehar, irlandar tabernetako abesti klasikoak adituko ditugu, hala nola "Dicey Reilly", "I'll Tell Me Ma", "The Wild Rover" eta "Whiskey in the Jar", eta, horiekin tartekatuta, abesti instrumental alaiak joko dituzte: giga, polka eta reel ospetsuak. Bitartean, abestien atzean dauden istorioak kontatuko dituzte Brian eta Dara dublindarrek, baita Dublingo bizitzaren bitxikeriak ere.

Zenbait irlandar dantza tradizional ere ikusiko ditugu; eta, haietan, Nuala Irish Dancers taldeko Polinak eta Valeriak beren abilezia erakutsiko digute, bai oinetako bigunekin, baita irlandar klakeko gogorrekin ere; mundu osoan ospetsu bihurtu da azken hori Riverdance ikuskizunari esker.

Tribute to The Dubliners gau-emanaldia ahaztezina izanen da, ipuinez, abestiez eta dantzez betea; orain dela mende bateko Dublinen barnako ibilaldi bat (hango etxeak, pubak, jendea eta musika) Los Stompers taldearen eskutik: The Dubliners-ek utzitako ondarearen oinordeko zuzenak.

Los Stompers: Brian O'Mahony: gitarra akustikoa eta ahotsa / Kiko Fergananim: banjoa, mandolina eta ahotsa / Dara Luskin: baxu akustikoa eta ahotsa / Toni Ribas: flauta, bodhran-a eta ahotsa / David Holmes: biolina.

Nuala Irish Dancers: Polina Gororkhvodatskaya / Valeria Gororkhvodatskaya.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Irailak 3
  • Ordutegia20:30
  • LekuaAlfonso Borrokalaria plaza
    Tudela
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana