"Habitación: transición de fase"

Huarte/Uharte 2020(e)ko irailaren 4(e)tik 2020(e)ko azaroaren 22(e)ra
  • "Habitación: transición de fase"

Toki batean bizitzea toki horretan gorputzak eta gauzak sartzean datza, baita gorputz eta gauza horiek espazioan egokitzean ere. Mireya Martín Larumbe eta jorgemartínezuharte artistek materialak eramango dituzte Uharte Zentroko “Habitación” gunera, aterpe bat eraikitzeko eta lan-eremu hori bere egiteko. Ekintza hori haurtzaroko oroitzapen bati dago lotuta; etxolak egin eta bertan bizitzearena, alegia. Bi artistek oroitzapen berdina dute, baina ez zuten garai berean bizi. Izan ere, hamalau urteko aldea dago hiri berean jaiotako bi artisten artean: Jorgek kalean egiten zituen etxolak; Mireyak, berriz, etxean, egongelako mahaiaren azpian. Hamalau urte nahikoa dira hiri bat urbanizatzeko eta hiritarren bizipenak eraldatzeko. Lehenengo aldiz proiektu bateratuan arituz, okasiorako eraikitako beren aterpean elkartuko dira artistak. Hor, bakoitza bere praktikan aritzeaz gain, instituzioen eremuarekin eta hurbileko ingurunearekin arituko dira.

Aurkezpen publikoa: atzeratua


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko irailaren 4(e)tik 2020(e)ko azaroaren 22(e)ra
  • LekuaUharteko Kultur Etxea
    San Juan Enparantza, 1
    Huarte/Uharte

Non

Euskadi, auzolana