Tenpora

Etxarri-Aranatz 2020(e)ko Irailak 4
  • Tenpora

Kultur 2020 programaren barnean.

Tolosaldean sortutako taldea da Tenpora. Ibilbide luzeko bost musikarik osatzen dute; 2012an hasi ziren jotzen eta bi disko luze argitaratu dituzte (Mundu berria 2014 eta Itzulika 2017).

Aipatzekoak dira taldearen osaera eklektikoa eta erakusten duten musika-aberastasuna; baina ez da harritzekoa, kontuan hartzen badugu beste proiektu eta talde batzuetako partaideak ere badirela, hala nola: Maddi Oihenart, Benito Lertxundi, Ruper Ordorika, Cantus Caterva, Umama eta Et Incarnatus Orkestra.

Estiloen eta sentikortasunen baturak berezko nortasun berezia ematen dio taldeari, aztarna uzten duen nortasuna. Haien musika sailkaezina da; izan ere, taldea etengabeko bilaketan aritzen da, baina beren soinuaren esentzia eta nortasuna galdu gabe. Musika-adituek diote beren kantak popetik eta jazzetik datozela eta elektronikaren eta rock progresiboaren lurraldean sartzen direla. Batez ere, honako ezaugarri hauek azpimarratu dituzte kritikariek: proposamenaren kalitatea, zuzenekoaren indarra eta kantetan islatzen den sentikortasuna, batetik, eta taldearen sendotasuna eta dotorezia, bestetik.

Etxarri Aranatzera etortzekoak dira beren hirugarren diskoa, Berriro asma nazazu, aurkeztera. Lan bikaina, taldearen ibilbide sendoa baieztatzen duena.

KIDEAK: Hasier Oleaga: bateria / Itsaso Etxebeste: baxua / Juantxo Zeberio: teklatuak / Beñat Barandiaran: gitarra / Elene Arandia: ahotsa.

 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Irailak 4
  • Ordutegia20:30
  • LekuaPlaza
    Etxarri-Aranatz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana