Arabako Antzinako Musika Astea 2020

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko irailaren 5(e)tik 2020(e)ko irailaren 12(e)ra
  • Arabako Antzinako Musika Astea 2020

Arabako Antzinako Musika Astearen XXXVIII. edizioak hemengo bertako, nazioko eta nazioarteko artisten eta taldeen 8 kontzertu eskainiko ditu aurten, zeinek iragandako mendeetako konposizio eta musika tresnak erakutsiko baitituzte, proposamen klasiko eta berritzaileen bidez. Programa irailaren 5etik 12ra gauzatuko da Gasteizen, Laudion, Murgian eta Bernedon. Gainera, lehenbizikoz, “astean” jarduera osagarriak ere izango dira. 

Vital Fundazioarekin egindako lankidetza akordioari esker, aurten, eta osasun arrazoiak direla medio, Gasteizko kontzerturako sarrerak (eta jarduera osagarrietarako sarrerak) doan eskuratu ahal izango dira erakundearen webgunean (www.fundacionvital.eus), edo haren egoitzan (Aiztogile kalea 24, Kordoi Etxea) abuztuaren 31tik aurrera, errezitaldi bakoitzaren eguneko 14:00ak arte. Lurraldean egingo diren hiru kontzertuetarako ez da behar aurrez sarrerarik hartzerik; sartzen utziko da baimendutako leku kopurua bete arte.

Egitaraua

Izan duen ibilbide luzean, Antzinako Musika Asteak eszenatoki ezberdinetatik igaro da, hala nola, San Pedro eliza, San Vicente eliza, Santa Maria Katedrala, Eskoriatza-Eskibel Jauregia edo Goiuri Jauregia, eta 2016. urtetik Arabako Lurralde Historikoko udalerri ezberdinetako eliza ezberdinetara ere zabaldu da. Hauxe izango da aurtengo programa:

Kontzertuak:

  • Irailaren 5a, 19:30h., Laudioko kasinoa
    • Andoni Mercero

  • Irailaren 6a, 19:30h., Murgiako San Migel eliza
    • Daniel Zapico

  • Irailaren 7a, 20:15h., Gasteizko San Pedro eliza
    • La Guirlande

  • Irailaren 8a, 20:15h., Gasteizko San Pedro eliza
    • Vittorio Ghielmi, Daniel Oyarzábal eta Daniel Zapcio

  • Irailaren 9a, 20:15h., Gasteizko Santa Maria Katedrala
    • Santa Maria kapera

  • Irailaren 10a, 20:15h., Gasteizko Santa Maria Katedrala
    • Nereydas

  • Irailaren 11, 20:15h., Gasteizko Santa Maria Katedrala
    • Euskal Barrokensemble

  • Irailaren 12a, 19:30h., Bernedoko eliza
    • Sar Ensemble

Jarduera osagarriak:

  • Irailaren 7a, 12:30h., Gasteizko San Pedro eliza
    • La Guirlande: Kontzertu pedagogikoa: Instrumentuak, konpositoreak eta obrak.
  • Irailaren 8a, 12:30h., Gasteizko San Pedro eliza
    • Vittorio Ghielmi, Daniel Oyarzábal eta Daniel Zapico: Entsegu irekia, azaldua eta galderak egiteko aukerarekin.
  • Irailaren 9, 19:30h., Gasteizko Santa Maria Katedrala
    • Carlos Menaren hitzaldia.
  • Irailaren 10a, xx:xxh., Gasteizko Santa Maria Katedrala
    • Jesus Guridi Musika Eskolako ikasleen kontzertua.

Sarrerak

Vital Fundazioarekin dugun lankidetza hitzarmenari esker, eta osasun arrazoiak direla eta, Gasteizko kontzertuei eta jarduera osagarriei dagozkien sarrerak dohainik hartu ahalko dira web orri honetan abuztuaren 31tik aurrera, errezital bakoitzaren eguneko 14:00ak arte (eskuragarri egotekotan). Lurraldean egingo diren hiru kontzertuetarako ez da beharrezkoa izango sarrera aurretik eskuratzea, edukiera bete arte utziko da sartzen.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana