Eluntze Dantza Taldea

Aoiz/Agoitz 2020(e)ko Irailak 5
  • Eluntze Dantza Taldea

Kultur 2020 programaren barnean.

Eluntze Dantza Taldea Mendillorrin sortua da, eta hemen aurkezten den ikuskizuna beren hamargarren urteurrena dela-eta sortu dute. Dantza eta antzerki amateurraren bidez, sormen-lan honetan murgilduko gara eta gizakiaren historian zehar ibiliko gara hiri-auzo batera ailegatu arte (gure auzoa ere izan daiteke). Lurrak, animaliek, nekazaritzak, jauregiak eta fabrikak osatzen dute auzolanean sortutako zuzeneko arte-lan hau, eszenografia, argiztapena eta ikus-entzunezkoak erabiliz. 75 minutuko emanaldiak gure geografian barnako ibilbide bat egiten du, dantza eta musika tradizionalak lan honetarako bereziki elkartuz. Honako hauek osatzen dute emanaldia: Eluntze Dantza Taldea, Mendillorriko Gaiteroak eta Gaztelumendi Mendillorriko Konpartsa.

 

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana