DNA 2020 - Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdia (Erakustaldiak)

Pamplona/Iruña 2020(e)ko irailaren 6(e)tik 2020(e)ko abenduaren 5(e)ra
  • DNA 2020 - Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdia (Erakustaldiak)

Dantza garaikideko bederatzi konpainiak, lau egoitzek, bederatzi erakustaldik, bost bitartekaritza-jarduketek eta bertze jarduera osagarri batzuek osatzen dute Nafarroako hamar udalerritan eginen den DNA 2020 Nafarroako Dantza Garaikidea programa. Programa Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Baluarte Fundazioak antolatzen dute Antsoain, Agoitz, Bera, Etxarri Aranatz, Lizarra, Los Arcos, Arangurengo harana, Ribaforada, Tafalla eta Atarrabiako udalekin lankidetzan. Guztiak Nafarroako Antzoki Sareko kideak dira eta Nafarroako Museoak eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroak ere hartzen dute parte programan.

Kultura Zuzendaritza Nagusiak – Vianako Printzea Erakundeak antolatutako antolatutako programa artistiko bat da DNA, eta dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea du helburu.

2020ko DNAk, batetik, aukera emanen die dantzako profesionalei Nafarroako Antzokien Sareko hainbat espaziotan sorkuntza eta ikerketa egonaldiak egiteko. Horrez gain, bitartekaritza jarduerak eta gogoetarako topaketak ere eginen dira udalerri bakoitzeko publikoekin. Bestetik, 2019ko DNA egonaldietatik ateratako lanak erakutsiko dira, baita beste espazio eta eduki batzuen esparruan (hala nola Erriberriko Jaialdian edo Atalak 2.0 proiektuan) gauzatutako sortze esperientziak ere, hartara Kultura Zuzendaritzak antolatutako programen artean dauden sinergiak baliatuz.

Erakustaldiak

DNA 202Ok proposatzen dituen obrak sortu ziren zenbait sormen egonalditan: iazko maiatzetik iraila bitarte izan ziren egonaldietan eta Erriberriko 2019ko Jaialdiaren esparruan egindako beste egonaldi batean.

DNA 2020k erakusten du sormen prozesu baten azken emaitza. Prozesu horrek bere fase guztietan izan du jarraipena; lurraldearekin nahiz ikusleekin harremanetan egin da, ikusleak haren bilakaeraren lekukoak izan baitira. Prozesu horrek ziklo natural bat ixten du, Nafarroan dantza garaikidea sustatzeko helburua duen ziklo bat.

Kon Moción konpainiaren “El equilibrio entre sujetar y soltar”; Led Silhouetteren “Cóncavo-Convexo”; Dinamo Danzaren “Elektrical Body”; eta Amico Teatroren “Tránsitos” lanak irailetik abendura bitartean gozatu ahal izanen dira Antsoain, Agoitz, Bera, Lizarra, Etxarri-Aranatz, Arangurengo Harana (Mutilva), Tafalla eta Atarribiako antzokietan.

Sarrerek 6 euro balio dute eta gune eszeniko bakoitzeko txarteldegietan edo webguneetan eskuratu ahal izanen dira.


Kon Moción

60 minutu
Azaroaren 14a
Antsoaingo Antzokia. 20:00etan
Sarrera: 6 eur.
Azaroaren 21a
Berako Kultura Etxea. 19:00etan
Sarrera: 6 eur


Led Silhouette
50 minutu
Irailaren 6a
Agoizko Kultur Etxea. 19:00
Sarrera: 6 eur.
Irailaren 27a
Herriko Plaza, Etxarri Aranatz 19:00
Sarrera Doan


Dinamo Danza
60 minutu
Abenduaren 2a
Lizarrako Los Llanos kulturgunea. 20.30
Sarrera: 6 eur.
Abenduaren 5a
Atarrabiako Kultur Etxea. 20:00
Sarrera: 5 eur. aurretik erosita eta 6 eur. leihatilan

 


Amico Teatro
70 minutu
Urriaren 23a
Centro Cultural Tafalla Kulturgunea. 20:30
Sarrera: 6 eur.
Urriaren 24a
Kultur Etxea Aranguren Ibarra (Mutiloa). 19:00
Sarrera: 6 eur.

 

DNA

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2020(e)ko irailaren 6(e)tik 2020(e)ko abenduaren 5(e)ra
  • LekuaPamplona/Iruña

  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana