Jo & Swiss Knife

San Adrián 2020(e)ko Irailak 6
  • Jo & Swiss Knife
    Argazkia: joandswissknife.com

Kultur 2020 programaren barnean.

Jo & Swiss Knife folk-musika eta musika amerikarra jotzen duen boskote bat da; 2014an abiatu zuten beren ibilaldia eta indarrez sartu ziren tokiko agertokietan Music From Small Pink lehen diskoarekin. Orduz gero, ehun kontzertu eta emanalditik gora egin dituzte Europan eta Asian, arrakastaz. 2016an zehar, bira bat egin zuten Europan barna, eta, Espainiaz gain, Frantzian, Belgikan, Alemania eta Suitzan ere jo zuten. 2017ko apirilean, beren bigarren estudio-diskoa argitaratu zuten, Flea Zirkus izenekoa; lan horrekin jauzi egin zuten arte eszenikoetara, eta biran Taiwaneraino ere ailegatu; horrez gain, hari esker, beren nortasuna, ideiak eta bandaren adierazgarri den estetika definitu zituzten.

Iaz, beren azken lana argitaratu zuten: Unwanted. Lan horretan, ahotsa ematen diete baztertuei, amorrua eta haserre-sentimenduak erakusten dituzte egunero ikusten ditugun injustizia sozialen aurka; hala ere, ez dituzte alde batera uzten beren goxotasuna eta sotiltasuna, horiek ere lekua baitute Unwanted-en artean. Izan ere, Jo & Swiss Knife adituak dira arlo horretan, ahots-harmoniak eta barne-paisaiak lantzen. Azken batean, banda original baten asmo-adierazpen serio bat da, ez bakarrik beren instrumentazio eta eszenaratzearengatik, baina baita beren baliabide poetiko eta literarioaren unibertso agortezinarengatik ere, horiek, amerikar musikaren tradizioan oinarrituta badaude ere, puri-purian baitaude.

 

 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Irailak 6
  • Ordutegia19:30
  • LekuaUdaletxeko lorategiak
    San Adrián
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana