Andrzej Kaminski-ren erakusketa

Santurtzi 2020(e)ko irailaren 9(e)tik 2020(e)ko irailaren 30(e)ra
  • Andrzej Kaminski-ren erakusketa

Astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era.
 
Andrzej 1958ko urriaren 5ean jaio zen Tomaszow Mazowieckin. Suprsasleko Arte Institutu Publikoan ikasi zuen. Bai pinturan eta bai olerkigintzan sariak jaso dituen artista eta olerkaria da. 2016tik Pragan bizi da eta bertan egiten du lan.
Azken urteotan Txekiar Errepublikan eta Polonian erakutsi ditu bere artelanak. A. Kaminskiren lana espresioaren apaltasunaren azterlan bikaina da. Bere artelanei darizkien tristura, dibertsioa, matxinada, indiferentzia edo ironia garbitasunaren adierazlerik naturalenak dira.
 
Kaminskik, pinturan, kameralaria bailitzan egiten du lan, ikusten ez diren eszenei izkin eginez. Bere artelanek ez dute gidoirik. Azkar eta intuizioz biribiltzen du lana. Besteok antiestetikoa, hutsala eta ezereza ikusten dugun tokietan edertasuna ikusteko gai da, u ra bezain garden atzeman eta zabaldu egiten du.
 
Minaren espresioaren errealitate garbiena ere ederto daki islatzen. Zertzelada lodi edo pastel-koloreko obrek, biñetek eta koloreen konbinazio harrigarriek bere artelanak klasifikatzeko tentaldira eramango gaituzte azkar. Eta kategoria horretan badago ere, ez litzateke erabaki erraza, Andrzej irudiaren olerkaria da eta.
 
Berarentzat garrantzitsua denaren esanahia eta mamia ditu helburu, osotasunaren moduaren bila dabil eta ez ditu pertzepzioaren definizio errazak erabiltzen. Ikus ditzagun A. kaminskiren artelanak patxadaz. Ez ditzagun bere begiekin ikusi, baina saia gaitezen barrenetik euretan murgiltzen; eta, beharrezko badugu, gerturatu gaitezen sortzailearengana, solastu gaitezen berarekin baina ez bakarrik bere lanaz, bere bizitzaz ere bai. Argiago ikusiko dugu dena… edo ez.
serantes.com

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana