BAFFEST 2020: "Sortu. Agertu. Orekatu"

Barakaldo 2020(e)ko irailaren 9(e)tik 2020(e)ko irailaren 30(e)ra
  • BAFFEST 2020: "Sortu. Agertu. Orekatu"

Barakaldoko Udalak bultzatzen duen eta Fotopop Producciones Culturales etxeak antolatzen duen BAFFEST jaialdiaren atarikoa izango da Sortu. Agertu. Orekatu atzera begirako erakusketa. 10 izango dira Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen laguntza duen erakusketarako aukeratutako emakume argazkilariak, eta aire zabalean bisitatu ahal izango da Barakaldoko Los Hermanos Parkean.

Aurten ere, 2020. urte berezi honen barruan, jaialdiak emakume argazkilariekin eta euskal artistekin duen konpromisoa berretsi du, emakumeak argazkilaritzaren historiaren parte izan eta ahaztuta geratu ez daitezen. Sortu. Agertu. Orekatu, Lehiaketaren aurreko edizioren batean parte hartu duten hamar emakume argazkilariren hamar irudik osatzen dute. Emakundek lagundutako erakusketa da, eta Euskal Emakume Argazkilari Berrien Lehiaketaren atzera begirakoa da (2016-19).

Hau da, aurrera jarraitzeko, BAFFESTek atzera begiratzen du, eta aurreko edizioetako finalistetako batzuk ekartzen ditu gogora “Sortu. Agertu. Orekatu” erakusketaren bitartez, hamar argazkilariren eskutik:

  • Tamara López 
  • Miriam Prado
  • Reyes Sedano
  • Sara Berasaluce 
  • María Sánchez
  • Helena Cancelo
  • Inma Barrio
  • Asuntzi Martínez
  • Eli Garmendia
  • Esther Camacho
baffest.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko irailaren 9(e)tik 2020(e)ko irailaren 30(e)ra
  • LekuaAnaien Parkea

    Barakaldo
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana