"False Positives", Esther Hovers-en erakusketa

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko irailaren 9(e)tik 2020(e)ko urriaren 12(e)ra
  • "False Positives", Esther Hovers-en erakusketa

Getxophoto 2020 jaialdiaren barruan.

False Positives-ek, makinen eta zaintza automatizatu-sistemen begiradapean ematen ari diren portaera arau berriak esploratzen ditu. Horretarako Esther Hovers «zaintza adimendua« ondo ezagutzen duten jakitun ugarirekin elkarlanean ibili zen. Hauexek, oinezkoen mugimendu eta gorputz-lengoaiazko jokabide ez zuzentzat jotzen diren zortzi portaeren berri eman zioten. Bapatean lasterka egitea edo luzaroan geldi egotea, anomaliatzat jotzen dira, izan ere, egoera hauetan zaintza prediktiborako sistemek hilketa bat gerta litekela uler lezakete. Betiko zaintzaren denborazko logikari aurka eginez, makinok ez dute gertakizun bat dokumentatzen. Kontrara, gerta litezkeen hilketa hipotetikoak identifikatzen ahalegintzen dira.

Bruselako finantza-barrutian eta ezezagunen laguntzaz Hovers-ek hartutako argazkietan, espazio publikoan kontrol prediktiborako sistemek ezohizkotzat hartzen dituzten portaeren antzezpenak agertzen dira. Lan honek, mugimendu ereduen marrazkiak ere jasotzen dituena, zaintzarako trebatutako makinek pertsonen jokabidean daukaten eragina zalantzan ipini nahi du.

Amsterdamen jaio zen 1991n eta gaur egun Hagan bizi da. Esther Hoveres-ek argazkigintza ikasi zuen, baina aldi berean marrazkigintza, testugintza eta zinema ere lantzen ditu. Bere ikerketa artistikoak, hiri-plangintzetan eta espazio publikoaren erabilpenean, boterearen eta politikaren jokabideak aztertzen ditu. Hovers-ek bere lana erakutsi izan du beste batzuen artean GEM-en, Hagako Arte Garaikidearen Museoan, Txinako Lianzhou Photo Festival,  Pragako National Gallery, Aperture Foundation eta Foam Amsterdam-en. The New York Times, The Washington Post, M (Le Magazine du Monde) eta Wired bezalako argerkarietan ere ikus dute argia bere argazkiek. False Positives liburu bezala ere argitaratu du FW-k. Egoitza artistikoak egin izan ditu Hovers-ek: 2018an ISCP (International Studio and Curatorial Program) Brooklyn-en eta 2019an NARS Foundation-ean, biak New York-en.

 

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko irailaren 9(e)tik 2020(e)ko urriaren 12(e)ra
  • Ordutegia12:00-14:00 eta 16:00-20:00
  • Lekua Kutxa Kultur Artegunea
    Mandasko Dukearen pasealekua, 52 (Tabakalera)
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Kutxa Kultur Artegunea

Non

Euskadi, auzolana