Hitzaren Eskola II

Azpeitia 2020(e)ko irailaren 9(e)tik 2021(e)ko martxoaren 27(e)ra
  • Hitzaren Eskola II

Hitzak josten du gure bizitza, pentsamendua eta jarduna. Eta egunerokoa izanagatik ez gara ohartzen bere botereaz, gure bizitza egituratzeko duen ahalmenaz.

Hitza bera ardatzean jarrita egin nahi dugu eskola hau. Ez diziplina bat, bere tresna eta teknika espezifikoekin, baizik eta hitza bera, bere ertz guztiekin, bere ahal izugarriarekin, bere izaera eta aukera guztiekin. Eta horretarako, hitza euren jardunaren oinarrian daukaten idazle, bertsolari, esatari, itzultzaile, gidoigile eta abarrak ekarriko ditugu eskolak ematera, hitzaren ahozko nahiz idatzizko alderdiak lantzeko, eta adierazpide bakoitzak besteak nola aberastu ditzakeen ikusteko, betiere osotasun baten bila: hitzaren jabe egitea belaunaldi berriak, hitza hartzeko bidea jartzea.

Hatsa da hasieran, hotsa da hurrena, hitza da gero. Hiztuna da bat, beste ezeren aurretik. Gero dator irakurle, idazle, bertsolari, kazetari, itzultzaile, zernahi izatea, baina hasieran bat hiztuna da, eta hitzezkoa da mundua. Iturri ugaritatik edaten du gero, ez hitzetik bakarrik, artetik, musikatik, zinetik, edonondik, eta bizitza bera du, azken finean, bere osotasunean, bere heldu ezinean, lanerako ekai. Baina hitza du tresna, hizkuntza du lehengai, eta hizkuntza bere egin behar du, mundua kontatzeko.

Idatzi, aldatu, ezarri, ezabatu, berridatzi, itzuli, esan, esan, eta berriz esan. Berbaren sormen laborategi honetan, hainbat iturritatik edanez, nork bere ahotsa bilatu ahalko du, nork bere hitza.

Hona Hitzaren Eskolari buruzko informazio guztia jasotzen duen dokumentua.

Eman izena hemen

 

?Ordutegia:
Asteazkena: 18:00-20:00 + larunbata: 10:00-13:00

?Izaera:
Presentziala

?Ordu kopurua:
120 ordu

?Matrikula-prezioak:
Orokorra: 375,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 250,00€

?Matrikula-epearen hasiera:
2020ko maiatzaren 8a

?Matrikula-epearen bukaera:
2020ko ekainaren 8a


Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2020(e)ko irailaren 9(e)tik 2021(e)ko martxoaren 27(e)ra
  • Ordutegiaasteazkena: 18:00-20:00 + larunbata: 10:00-13:00
  • Lekua Dinamoa Sormen Gunea
    Soreasu. Foru Kalea, 6
    Azpeitia
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Dinamoa Sormen Gunea

Non

Euskadi, auzolana