"Desmontando a Séneca"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko irailaren 10(e)tik 2020(e)ko irailaren 13(e)ra
  • "Desmontando a Séneca"

Adi babes eta higiene neurri hauei

Jorge Javier Vázquezek hitzaldia eman nahi du Luzio Anneo Seneka filosofo kordobar handiaren De vita brevis lanaz. Gogaiturik mundu guztiak telebistan egiten duen lana hutsaltzat jotzen duelako, eta iktusa izan ondoren, uste du iritsi dela unea serio jartzeko eta ikus-entzuleekin partekatzeko denok kezkatzen gaituzten funtsezko auzi batzuk. Zer da bizitza?; Zer egiten dugu hari zukua ateratzeko?; Alferrik galtzen al dugu gure ondasunik preziatuena, denbora? Nahiz eta Jorgek eginahalak egin hizketaldia bide zehatz eta profesionaletik eramateko, zorigaitz ezin okerragoak etorriko zaizkio bata bestearen atzetik, eta berak Senekak predikatzen zuen eta bere egin nahi duen estoizismoz eramanda ere, berbaldia erromeria peto bihurtzeraino iritsiko da.

Desmontando a Séneca komedia bat da, non Espainiako komunikatzaile maiteenetako baten nortasuna eta Luzio Anneo Senekaren irakaspen moral baliotsuak konbinatzen baitira, dena proiekzioek, musikak, filosofiak eta umore askok lagunduta. Zapart egiteko moduko nahasketa harrigarria, inor hotz utziko ez duena.

Informazio gehiago: Txalo Produkzioak


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2020(e)ko irailaren 10(e)tik 2020(e)ko irailaren 13(e)ra
  • OrdutegiaIrailak 10, 11, 12 eta 13: 20:00
  • Lekua Victoria Eugenia Antzokia
    Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa20 / 28 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Victoria Eugenia Antzokia

Non

Euskadi, auzolana