"Egilea argitalpen mundu berrian 2020" Jardunaldia

Bilbao 2020(e)ko irailaren 10(e)tik 2020(e)ko irailaren 11(e)ra
  • "Egilea argitalpen mundu berrian 2020" Jardunaldia

Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Bilbon egingo dira berriro ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiak zazpigarren urtez jarraian.  Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren —laguntzari esker -eta Euskadiko Editoreen Elkartearen eta CEDROren babesarekin- egingo dira, datozen irailaren 10 eta 11 egunetan.

Emankizunak Bizkaiko Foru Liburutegitik egingo dira eta Covid19aren pandemiak argitalpen sektorean utzitako ondorioak eztabaidatzeko adituak elkartuko ditu, ondorioek sektorea eredu berri baterantz bultzatuko ote duen eta eszenatoki berrira egokitzeko bere eskaintza birdefinitu beharko ote duen jorratzeko. 

Jardunaldi hauek, haien jatorritik, Euskadiko irudi kulturalaren nazioartekotzea bultzatu dute Alemaniako, Erresuma Batuko edo Estatu Batuetako lehen mailako hizlarien bitartez, hauek argitalpen sektoreari buruzko haien ezagutza eskainiz, eta aurten ere hala egiten jarraituko dute, formatu digital zein presentzialean.

Iraultza digitalak, sektorearen gainditu gabeko ikasgaia alegia, konfinamenduaren ondorioz bere eredu fisikoa kolokan jarri du, orain inoiz baino gehiago neurri berrietan oinarritu behar baita, hala nola salmenta zuzenean, liburu-dendentzako salmenta zuzeneko plataformen sorreran, atez ateko banaketa eta liburutegientzako mailegu digitala egiteko fondoen sorreran, harpidetza plataformetan eta abar, beste askoren artean.

Krisialdi hau gainditzeko konponbideak

Krisialdi hau kudeatzeko adituek formulak ematen dizkiguten arren, euskal argitalpen sektorearen ahotsa entzun nahi dute, bere editoreena, liburu saltzaile eta banatzaileena, haien erronka eta konponbide hurbilenak azal ditzaten. Itxaropen begirada bat eskaintzeko, kulturan %100 aritu den egile bat entzungo dugu, bere 73 urterekin, sektoreak izandako krisialdi guztiak gainditu baititu, beti zutik mantenduz eta gaur egun bere sorkuntzako audioliburu bat, antzezlan bat eta opera bat sortzen ari ditu.

Kate honetan guztian zehar nahitaezkoak diren sormen prozesuak kontuan izango ditugu, liburuek eta haien egileek aukera hau aprobetxatu dezaten, haientzako bakarrik izango diren hiru formakuntza tailer eginez, sorkuntzan eta liburuen salmentan oinarrituz.

Hasiera batean, mahai guztiak grabatuko dira horrela sare guztietan formatu digitalean banatu ahal izateko, baino horietako baten bat, hots euskal editoreen mahaia eta zenbait hitzaldiren grabaketak modu presentzialean egingo dira Bizkaiko Foru Liburutegitik, beti ere autoritateek ezarritako prebentzio eta segurtasun neurriak betez.

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko irailaren 10(e)tik 2020(e)ko irailaren 11(e)ra
  • LekuaBizkaiko Foru Liburutegia
    Diputación, 7
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan (Gonbidapenak, AZ INFOn)
  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana