Alejandría Cinqueren erakusketa

Bilbao 2020(e)ko irailaren 11(e)tik 2020(e)ko urriaren 9(e)ra
  • Alejandría Cinqueren erakusketa

BilbaoArte Fundazioak Urazurrutia Aretoko ateak irekiko ditu gaur ALEJANDRIA artista madrildarraren 'FEET DON'T FAIL ME NOW' erakusketarekin. Argazki-erakusketak hainbat hiritako (Bilbo barne) eszena klub "bortitz eta delikatu" bati buruzko irudi-bilduma bat aurkezten du, inprimatuta eta bideoan.

ALEJANDRIAk 2019an beka jaso zuen eta, abenduan, beste zazpi artistarekin batera hautatu zuten, Urazurrutia Aretoan erakusketa indibidualak egiteko 2020an. Erakusketa hau urriaren 9ra arte egongo da ikusgai BilbaoArten.

'FEET DON'T FAIL ME NOW' ALEJANDRIAren lehen erakusketa da. Bertan, hamar urteko lanaren emaitza erakusten da, erabili eta botatzeko kamera analogikoekin ateratako argazkien artxiboa, "Bi krisien artean ospatu den belaunaldi baten higadura erakusten eta argitzen duena". Batez ere Madrilen, Alacanten, Montevideon eta Bilbon hartutako irudiak dira, bertan bizi izan baitzen artista aldi baterako, egoitza artistikoen programei esker.

Argazkilari madrildarrak, gazte-gaztetatik, interes handia zuen gaueko eszenarekiko, eta etxetik ihes egiten zuen gauaren iluntasunean Madrilgo erdiguneko garitoetan zer gertatzen zen jakiteko. Urte batzuk geroago, Arte Ederrak ikasten ari zela, bere argazkiak hartzen hasi zen, gaueko eta bere pertsonaien momentuen bilduma bat osatuz klub, rave eta after ezberdinetan, non gorputza erabat festara ematen zen.

'FEET DON'T FAIL ME NOW'en argazkiek nostalgiaz begiratzen diote jaiez eta kolektibitatez osatutako mundu honi. ALEJANDRIAren hitzetan, "Dantza pistak birtualak izatera pasa dira, eta hori ez zait batere interesatzen. Streaming bidezko jaiek triste jartzen naute eta festa on batek izan behar duen guztia desitxuratzen dute". Dantzan, izerditan eta bihurritzen diren gorputzek zuzenean talka egiten dute koronabirusaren prebentzio-neurriek ezarritako iruditeria berriarekin.

Erakusketa honekin eta BilbaoArtek argitaratutako ‘COMER TECHNO BAILAR TECHO: retratos de una generación desechable en la década de los 2010' liburuaren argitalpenarekin, ALEJANDRIA itxi egiten du proiektu luzea. 'COMER TECHNO BAILAR TECHO' katalogoan, zeina inaugurazioan egongo den eskuragarri, artistak joan den hamarkadan zehar erregistratu dituen kontakizun, pasadizo eta irudien bilduma bat aurkituko dugu, ALEJANDRIAk azken urteotan autoeditatu dituen aldizkarien bilduma baten edizioaren bidez, eta baita erakusketaren sarrera (edo azken agurra) egiteko testu malenkoniatsu bat ere.

ALEJANDRIARI BURUZ

Alejandría Cinque (Madril, 1990) Arte Ederretan lizentziatu zen eta Praktika Eszenikoa eta Ikusizko Kultura masterra egin zuen Madrilen. Eduki kritiko handiko proiektuak garatzen ditu, hainbat kontzeptu landuz, hala nola gazteria, gauekotasuna, iraultza, errebeldia, erotismoa eta araudiaren mugak desitxuratzea bilatzen duena.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko irailaren 11(e)tik 2020(e)ko urriaren 9(e)ra
  • OrdutegiaZentroa, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 21:00etara. Erakusketa aretoa: astelehenetik ostiralera, 17:30etik 20:30era
  • Lekua BilbaoArte
    Urazurrutia, 32
    Bilbao
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web BilbaoArte

Non

Euskadi, auzolana