Beltza Weekend 2020

Pamplona/Iruña 2020(e)ko irailaren 10(e)tik 2020(e)ko irailaren 12(e)ra
  • Beltza Weekend 2020
    Argazkia: Tomoko Suwa-Krüll
  • Beltza Weekend 2020

Irailaren 10, 11 eta 12an egingo da Beltza Weekend jaialdiaren laugarren edizioa, eta Iruña musika beltzaren hiriburu bihurtuko da asteburu batez beste behin ere. Mundu osotik heldutako soul, R&B eta musika jamaikarreko talde eta artista onenetakoak izango dira jaialdian.

Ahoa irekitzeko, Tanika Charles kanadarra eta JP Bimeni, Erresuma Batuan bizi den Burundiko abeslaria, izanen ditugu. Artista biak beren gaztetasunagatik, ahotsengatik eta presentzia eszenikoagatik nabarmentzen dira, bai eta beren estilo bereziagatik ere.

Kontzertu nagusiak Zentral aretoan egingo dira. Musikaren atala beste lau talderekin osatuko da, laster jakinaraziko dituztenak, eta musika beltzeko DJ onenetako batzuk ere izanen dira. Eta beti bezala, askotariko kultur programazioa prestatzen ari dira, erakusketak, liburu aurkezpenak, txikientzako jarduerak eta zinema ziklo bat (Nafarroako Filmotekan) hartuko dituena.

Abonamendua

Dagoeneko bi eguneko abonamendua eros daiteke 36 euroan (+ gastuak), helbide honetan: http://bit.ly/BeltzaWeekend2020

Informazio gehiago

facebook.com/beltzaweekend
@BeltzaWeekend
Instagram: beltzaweekend
zentralpamplona.com


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana