Bilboko Udal Musika Banda: "Oroitzapenaren soinua"

Bilbao 2020(e)ko irailaren 11(e)tik 2021(e)ko apirilaren 29(e)ra
  • Bilboko Udal Musika Banda: "Oroitzapenaren soinua"

Bilboko udal musika Bandaren 2020-2021 denboraldi berriko kontzertu programa.

Oroitzapenaren soinua” izeneko denboraldi berria irailaren 11n hasi eta 2021eko apirilaren 29ra arte luzatuko da.

Bere 125. urteurrena ospatzeko, Bilboko udal musika Bandak eta José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularrak kontzertuz eta sorpresa ugariz betetako denboraldia antolatu dute. Denboraldi honetan, musika-taldeek gure gizartearen kultura-garapenean izan duten zeregina balioetsiko dute.

Hauxe da, hain zuzen ere, José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titular eta artistikoak diseinatzen duen seigarren denboraldia eta nobedade gisa, aurten lau eszenatoki nagusietan garatuko da, besteak beste: Azkuna Zentroa, Arriaga Antzokia, Euskalduna Jauregia eta Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioa.

“OROITZAPENAREN SOINUA”REN ESTRENALDIA AZKUNA ZENTROAN

Jada ohikoa denez eta tradizioari jarraituz denboraldi berriaren lehenengo bi kontzertuak Azkuna Zentroa izango dute eszenatoki nagusi eta irailaren 11 eta 25ean ospatuko dira, biak 19:00etan.

Lehenengo emanaldian “Erroetako soinu-oroitzapena”, Abraham Cupeiro bakarlariak bidaia bat eskainiko die ikusleei, garai batean kontinente bakar batean elkartuta egon ziren kultura eta lurraldeen antzekotasunak eta desberdintasunak ikusteko, “Pangea, gure planetako soinu-paisaia” lemapean.José R. Pascual-Vilaplanak berak zuzenduko du kontzertua.

Bigarren jardunaldia “Dantzaren oroitzapena”, bestalde, Joxe Migel Etxebarria Urzain zuzendari gonbidatuak zuzenduko du, V. Topaketen irabazlea, hain zuzen ere. Bertan Hesketh, Mcallister, Guridi, Penders eta Sheldonen obrak entzungo dira.

ITZULERA ARRIAGA ANTZOKIRA

Aurten, nobedade gisa, bi emanaldi horien ostean eta Bandaren 125. urteurrena dela eta, 2020. urtean zehar bere lehen agertokia izan zenera itzuliko da, zeinetan bere lehenengo kontzertuak eskaini zituen: Arriaga Antzokia. Horrela, urritik abendura programatutako kontzertuak hiribilduko antzoki enblematiko honetan garatuko da.

Sarrerak 5 euroko prezio herrikoia izango dute (salgai txarteldegietan, webgunean edota KUTXABANKeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan). Bai 65 urte baino gehiagoko pertsona, erretiratu eta pentsiodunek eta baita Gazte-txartelaren jabeek (14 eta 29 urte artekoak) ere sarrerak erosterakoan deskontuei onura atera ahal izango diete. Kolektibo hauetako pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ahal izango ditu, 4 eurotan bakoitza. Hauek zenbakidunak izango dira, ikusleek gustuko eserlekuak hautatzeko aukera izan dezaten.

Lehenengo kontzertua urriaren 7an izango da, asteazkena, 19:30ean. “Eskerrik asko izenekoan José R. Pascual-Vilaplana zuzendariak, Rubén Simeó tronpetarekin batera, bandako 45 musikariak zuzenduko ditu, zeintzuek Arban, Sandoval, Buxtehude, Camphouse eta Jager artista nagusien obrez osaturiko kontzertua eskainiko duten.

Azaroaren 2an, astelehena, de Broughton, Mandonico eta Alcalderen lanak entzungo dira “Zazpigarren artearen oroitzapena” izenekoan. Jarraitzeko, azaroaren 22an, batuta hirukoitzaz osaturiko ikuskizuna. Fernando VelázquezAlberto García Espina eta J. Vicent Egea zuzendari gonbidatuek 12:00etatik aurrera “Euskal Herriko batutak I” izeneko kontzertua eskainiko dute, zeinetan Hazoren “Arabesque”, Brotonsen “Passacaglia i Finale Frontal de Sinfonia Concisa”, Bernsteinen “Candide Overture”, Egearen “Suite Céltica” eta Velázquezen “Burnia” entzungo diren.

Azkenik 2020a bukatzeko, abenduan zehar ikus-entzuleek beste bi ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute. Lehenengoa abenduaren 1ean izango da, asteartea, 19:30ean “Euskal Herriko batutak II” izenburupean. Okasio honetan batuta hiru zuzendariren artean banatuko dute, besteak beste: Iñaki Urkizu (Bandaren zuzendariordea), Iker Sánchez eta Hilario Extremiana gonbidatuak. Duda barik kontzertu ezin bereziagoa izango da, zeinetan Ruper Lekueren, konpositore bizkaitarraren “Zaraitzu” obra estreinatuko den. Bestalde, Barnes, Horowitz, Kay, Tichelli eta Persichettiren sinfonia eta oberturak ere entzungo dira.

Azkenik, urtea behar bezala bukatzeko eta amaiera borobil gisa, eszenatokia jendez gainezka egongo da. Igandean abenduak 20, urteko kontzerturik berezienetakoa ospatuko da. “Arimaren oroitzapena” lelopean ikus-entzuleek 19:00etatik aurrera Asier Polo (biolontzeloa), Barcelona Gospel MessengersGoizargi Gospel Choir eta Ramon Escalé zuzendariarekin gozatzeko aukera izango dute, José R. Pascual-Vilaplanaren batutapean.

2021EAN BANDA EUSKALDUNA JAUREGIKO AUDITORIORA BUELTATZEN DA

Azkuna Zentroan eta Arriaga Antzokian jardun ondoren, Musika Banda bere eszenatoki nagusira lekualdatuko da, hots, Euskalduna Jauregira. Hemen, kontzertu guztiak igandeetan izango dira 12:00etan.

2021eko lehenengo kontzertua, “Maskarak” urtarrilaren 24an ospatuko da eta Jordi Ripoll Bandaren fagot bakarlariak hartuko du parte. Beste batzuen artean, honakoak entzun ahal izango dira, Ivesen “The Circus Band”, Stravinskyren “A Circus Polka”, Gouleten “A Bassoon Circus”, Dvoraken “Karneval, koncertní ouvertura op.92” eta Heskethen “Masque”.

Hurrengo emanaldia otsailaren 7an izango da. “Belgian Guidesen oroitzapenak” izenekoan Pascual Vilaplanak Norbert Nozy zuzendari belgikar gonbidatuari eskainiko dio batuta. Jardunaldian zehar Boeck, Legley, Absil, Gilson, Van der Roost eta Strens artisten obra ezinhobeak entzungo dira.

Musika bandak otsailaren 21ean jarraituko du denboraldiarekin “Sinfoniak” lelopean. Bertan, hain zuzen ere, taldeko Juanje Silguero flauta eta Rafael Climent klarineteak jardungo dute. Beste batzuen artean Belliniren “Norma (Sinfonia dall’opera”), Danziren “Sinfonia Concertante” eta Barnesen “Symphony nr.2” entzungo dira.

Euskalduna Jauregiko zikloak martxoaren 21ean jarraituko du “Banda oroitzapenak” izeneko kontzertuarekin. Bertan Musikenerekin jardungo du Bandak eta MUSIKENeko Konposizio Sailak idatzitako obra bat estreinatuko da. Halaber, Schmitten “Dionysiaques”, Absilen “Rites” eta de Doss “Sinfonie der Freiheit” izenekoak ere joko dira.

Amaitzeko, apirilaren 18an, Euskalduna Jauregiko kontzertu zikloaren azkeneko kontzertua ospatuko da: “Bizitzaren oroitzapenak”. Emanaldi berezia izango da oso, izan ere, Banda eta José R. Pascual-Vilaplanarekin batera Juanma Gómez tronpak eta Bilboko Koral Elkarteak (E. Azurza, Zuzendaria) jardungo dute. Aipatzekoa da ere ikus-entzuleek zuzendari beraren “Oihartzunak.Tronparako Kontzertua” obraren estreinaldiaz gozatzeko aukera paregabea izango dutela. Moszkowskiren “Maurischer Marsch” eta John Rutteren “Gloria” lanak ere interpretatuko dira.

URTARRILA ETA APIRILEAN, BESTE BI KONTZERTU J. CRISÓSTOMO DE ARRIAGA KONTSERBATORIAN

Aurreko edizioetako arrakasta kontuan hartuta, Bilbao Musikak Orkestrako zuzendaritzari buruzko Topaketak ekimenaren 5. edizioa antolatu du helburu bikoitzarekin: alde batetik orkestrako zuzendaritzaren ikasketak gaur egungo formazioetan sustatzea, eta beste alde batetik, baliabide teknikoak eta artistikoak eskaintzea talde instrumentalen zuzendaritza garatzeko.

José R. Pascual-Vilaplanak zuzendutakoak eta Bert Appermont maisu belgikarra irakasle gonbidatua delarik, edizio hau urtarrilaren 12tik 15era ospatuko da. Topaketa hauen barruan urtarrilaren 15ean, ostirala, azken kontzertua eskainiko da J. Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan 20:00etan.

Ekitaldian, José R. Pascual-Vilaplanaren batutapean gonbidatu beraren hiru obra joko dira, “The Big Bang”, “Crystal Magic” eta “In the Shadow of Napoleon”. Russell Bennetten “Symphonic songs for band” eta Turinaren (mold. A. Reed) “La procesión del Rocío” ere joko dira.

Azkenik, apirilaren 29an, osteguna, 18:30ean, beste ikuskizun aparta ospatuko da “Dantzaren oroitzapena” lelopean. Beste behin, eszenatokia gainezka egongo da. Gauzak horrela Banda eta Pascual-Vilaplanekin batera Bilboko J.C. Arriaga Kontserbatoriko aukeratutako ikasle batzuk jardungo dute. Aldridge, Arnold, Nelson, Margolis y Barnes ezagunen obrak entzungo dira. Sarrera doakoa izango da leku kopurua bete arte.

125. URTEURREN APARTA: KOLABORAZIOAK ETA ESTREINALDI ABSOLUTUAK NAGUSI

Musika Bandak ezin hobeago ospatuko du bere 125. urteurrena. Denboraldi honetan ikusleak bisitatuko dituzten nazioarteko figuren artean, Bert Appermont konpositore belgikarra nabarmentzen da. Orkestra-zuzendaritzari buruzko V. Topaketetako irakasle gonbidatu gisa parte hartuko du. Norbert Nozy Belgikako zuzendari entzutetsua ere izango da, urte askoan Belgian Guides talde entzutetsuaren titular izan zena.

Taldeko 125 urte hauen lana aitortzeko asmoa duen urte honetan, egokia da programan Bandaren munduan lan egin duten euskal zuzendariak izatea. Horrela, Iñaki Urkizu zuzendariordea eta Pascual-Vilaplana titularra ez ezik, Fernando VelázquezIker SánchezHilario ExtremianaJ. Vicent Egea (La Pamplonesaren zuzendari titularra) eta Alberto García Espina (Barakaldoko udal Bandaren zuzendari titularra) izango dira zuzendari gonbidatu gisa.

Bakarlari gonbidatuen artean, aipatzekoak dira Asier Polo biolontxelo-jole ospetsua, Bilboko taldearekin lehen aldiz arituko dena, eta Rubén Simeó tronpeta-jolea, Arturo Sandoval musikari kubatar mitikoaren Tronpetarako Kontzertuaren bertsio bandistikoa estreinatuko duena. Denboraldia amaitzeko, tronpista berezi bat izango da: Juan Manuel Gómez, jaiotzez bilbotarra eta Bartzelonako eta Kataluniako Orkestra Sinbolikoaren bakarlaria. Gainera, eta ohikoa den bezala, denboraldi honetan udal Bandako irakasleak jardungo dute bakarlari gisa: Jordi Ripoll fagotista da, Juanje Silguero flautista eta J. Rafael Climent klarinetista.

Berriro ere, taldea Bilboko Koral Elkartearekin batera arituko da denboraldiaren amaierako kontzertuan, eta bi koru-talde izango ditu gonbidatu: Bartzelona Gospel Messengers eta Goizargi Gospel Choir. Horiek Gospel musikaren espiritualtasunera hurbilduko dituzte ikus-entzuleak Gabonetako kontzertuan.

Denboraldiko errepertorioan hirurogeita hamar izenburu baino gehiago nabarmentzen dira, besteak beste, estatu mailako estreinaldi batzuk eta hiru estreinaldi absolutu, Ruper LeukekJosé R. Pascual-Vilaplanak eta MUSIKENeko Konposizio Sailak idatziak. Aurten ere, Bilboko Arriagako J.C. Kontserbatorio Profesionalarekin eta MUSIKENErekin sinatutako lankidetza-hitzarmenak islatuko dira. Horiei esker, Bilboko Bandak bi ikastetxeetako ikasleak izango ditu lagun.

Bilboko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana